artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Adierazpen artistikoak eta irainduen gizartea

Sormen-askatasunak une zaila bizi du. Besteak beste, sentimendu erlijioso katolikoak babesteko helburua duten talde kontserbadoreen jarduerak edo "kantzelazio-kulturaren" hedapenak sorkuntza artistikoan eragin negatiboa izan dute. Sorkuntza-lana baldintzatua ikusten ari da eta zeharkako autozentsura sustatu da, egileak bere lanek hirugarrengan sor ditzaketen irainengatik beldur baitira.

adierazpen-artistikoak-eta-irainduen-gizartea
Igor Minteguia Arregui | Arg/ Mitxi. EHU

2023ko Ekainaren 1a | Igor Minteguia Arregui [EHU]

Espainiar Konstituzioaren 20.1 b) artikuluan artearen eta literaturaren eremuko sormen eta ekoizpen askatasuna aitortzen da oinarrizko eskubide modura. Komunikazio-eskubidearen esparruko askatasun bat izan arren, baditu eremu honetako beste eskubideekiko bereizten dituen zenbait ezaugarri. Zoritxarrez, eragile juridiko desberdinek ez dituzte kontuan izan modu orokorrean. Berezitasun horien artean bi azpimarratu daitezke:

  1. Artearen izaera subertsiboa: artea ez dago komunikazioaren ohiko esanahi-kodeetara lotuta. Lan artistikoak ez daude adierazpen-askatasuna modu legitimoan egikaritzeko ezartzen diren zenbait baldintzen menpe, hala nola, hedatutako mezuaren forma eta edukiaren egokitasuna.
  2. Errealitatearekiko lotura eza: lan artistikoek ez dute zertan errealitatea islatu behar. Sormen hauek, normalean, fikzio bat azaltzen dute, eta egilea ez da zertan derrigorrez bere lanaren edukiari atxiki behar. Artistak irakurlearengan, entzulearengan edo ikuslearengan erreakzio emozional bat sorrarazi nahi du eta erreakzioa hori modu askotakoa izan daiteke: plazer estetikotik, desatsegintasun sentsaziora probokazioaren edo errealitatearen deformazioaren bitartez.

Azken urteetan, arrazoi desberdinengatik zenbait sormen-lan iraingarritzat jo dutenek jarduera artistikoa baldintzatu dute. Kasu aipagarrienen artean, sentimendu erlijiosoekiko irainak nabarmendu behar dira.

Nahiz eta jatorri konfesionala izan, indarrean dagoen espainiar Zigor Kodean sentimendu erlijiosoak babesten dituzten profanazio (524 art.) eta eskarnio (525 art.) delituak aurkitzen ditugu; gaur egun, delitu hauen babesa edozein erlijio-sinesmenetatik eratorritako sentimenduetara hedatu delarik. Delitu hauen aplikazioa marjinala izan da urte askotan zehar, baina azken garaian "Abogados Cristianos" bezalako erakundeen jardueraren ondorioz zenbait kasu mediatiko ezagutuak izan dira eskumen organuengatik (azken adibidea, TV3-k egindako Rocioko Ama Birjinari buruzko "gag"-aren kasua dugu). Nahiz eta kasu gehienak artxibatze edo absoluzio erabakiekin amaitu, ekimen hauek sortzaileei arazo eta deserosotasun ugari sortu dizkiete, bere lana baldintzatuz.

Esparru honetan erantzun beharreko galderak hauek dira: Estatu laiko batean sentimendu erlijiosoak penalki babestu behar al dira? Zergaitik merezi dute sentimendu hauek babes berezi bat Zigor Kodearen aldetik?

Niri iritziz, erantzuna argia da: orokorrean, erlijio-sentimenduak mindu ditzaketen sinismen, sinbolo edo erritoenirainek ez dute zigor penalik merezi. Hots, sentimenduek ez dute babes penalik izan behar. Beste gauza bat da irain horien larritasuna dela eta gorroto-diskurtsoan barneratu ahal izatea eta gorroto-delituak aplikatzeko adinako larritasuna izatea (zigor kodearen 510 artikulutik aurrera arautuak). Hori gertatu ahal izateko, eraso horiek osagai diskriminatzailea izan beharko dute eta irainduak diren pertsona edo kolektibo (kasu honetan) erlijiosoen kontrako indarkeria, etsaitasuna, gorrotoa edo diskriminazioa sustatzeko egokiak izan beharko dira.

Nolanahi ere, kontuan hartu behar da gorroto delituen jatorrizko helburua kolektibo zaurgarriak babestea dela (nahiz eta ezaugarri hau Estatuko Fiskaltza Orokorraren 2019ko maiatzak 14ko zirkularrean guztiz desnaturalizatua izan). Ezaugarri honek delitu honetatik baztertuko lituzke erasoen subjektu pasibotzat Espainiako konfesio nagusiaren jarraitzaileak dituzten irainak, hauek ez baitute osatzen kolektibo zaurgarri bat gaur egun.

"Kantzelazio-kultura"-ri dagokionez, honek ez du oinarri juridikorik, soziala baizik, eta sorkuntza intelektualen eduki jakin batzuen gaitzespen morala du helburutzat. Ez dago ondorio penalarik egileentzat baina, besteak beste, administrazioekin edo enpresa pribatuekin kontratuak galtzea, zentsura eta abar ekar dezake kantzelazio mota honek. Esparru honetan ez da kontuan hartzen arte lanetan ez dagoela egilearen aldetik konpromezurik egia edo errealitatearekin, eta ez da egilea bere sorkuntzatik bereizten ere. Modu berean, beste garaietako sorkuntzak gaur eguneko irizpideekin aztertzen dira, inolako testu-ingururik gabe. Guzti hau kontuan izanik, "kantzelazio-kulturak" sormen artistikoaren askatasuna larriki kaltetzen duela ondorioztatu daiteke.

Sentimenduen eta irainduen babesa nagusi den egoera batean gaude. Gizarte heldu batean, adierazpen-askatasunaren mugak ahalik eta murritzenak izan beharko lirateke. Adierazpen-askatasunaren egikaritzan hedatutako mezuak iraingarriak izan daitezke, baina hauen aurka tresnarik egokiena diskurtso publiko aske eta garden batean eman daitekeen ideien lehia da, hots, kultura anglosaxoian jatorria duen "ideien merkatua"-ren kontzeptua. Zentzu honetan, zigor kodearen bidea "ultima ratio" behar du izan. Testuinguru honetan soilik kolektibo zaurgarrien kontrako indarkeria, etsaitasuna, gorrotoa edo diskriminazioa sustatzeko egokiak diren mezuak zigortu beharko lirateke.

Igor Minteguia Arregui Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakasle agregatua da.


an-nima

An¿nima

Txuspo Poyo

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Otsailaren 19tik
2026ko Maiatzaren 17ra

ura

Ura

Isabel Muñoz

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Martxoaren 18tik
2026ko Maiatzaren 24ra

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 2026ko Martxoaren 21a

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

Mar. 12 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

Mar. 12 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

Mar. 06 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.