artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo Museoak Gabriela Kraviezen obra bat erosi dio Altxerri galeriari

Altxerri galeriak Irekiak Gallery Weekend-en kari estreinatu zuen Parisen eta Donostian lanean diharduen artistaren erakusketa

san-telmo-museoak-gabriela-kraviezen-obra-bat-erosi-dio-altxerri-galeriari
Gabriela Kraviez, Vulnerabilidad-Resistencia, 2023

| 2023ko Irailaren 29a

Gabriela Kraviez artistaren (Buenos Aires, 1965) Vulnerabilidad-Resistencia obra erosi dio San Telmo Museoak Altxerri galeriari Irekiak Gallery Weekend ekimenaren testuinguruan, hiriko arte galerien alde egin ohi duen apostua berretsiz. Irekiak Gallery Weekend ekimena ospatzen denetik museoak urtero erosi du obra bat.

San Telmok erositako obra Altxerri galerian urriaren 7ra arte ikusgai dagoen Autoréparations erakusketaren parte da. Bertan, artistak aurkezten dituen obren abiapuntua da lengoaia irudikapen gisa eta idazketa inskripzio eta transkripzio keinu gisa.

Zeta-papera erabiltzen du hauskorra, arina, zeharargia eta iragazkorra delako, eta bere funtzioarengatik: objektu delikatuak biltzea eta babestea, hauskorra dena mintz babesle ere izatearen dikotomia horretan interesatuta. Paperezko eta kolazko geruza anizkunak zimurtu egiten dira, gainazala kartografia bihurtuz eta paperaren hauskortasuna erresistentzia-gainazal.

Irekiak Gallery Weekend

Irekiak Gallery Weekend Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (Altxerri, Arteko, Arteztu, Cibrián, Ekain eta Villa Magdalena galeriek osatua), Donostiako Udalak eta Tabakalerak sustatutako egitasmoa da. Arte galerietara sartzeko lau eguneko ate irekiak proposatzen dituzte eta bisita gidatuak eta ekintza osagarriak antolatzen dituzte arte garaikidearen erakusketa aldiari hasiera emateko. Ekimen honen bidez, Irekiakek arte garaikidea ezagutzera eman nahi du sorkuntza artistikoa sustatzeko eta galeriak hirira zabaldutako kultura-sortzaile gisa ikusarazteko.

Ekimenak hirugarren edizioa izan du aurten; irailaren 14tik 17ra ospatu zen.





xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.