artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oma berritua

Aurreiritziz beteta iritsi nintzen orain dela urte asko Omako basora. Ikusteko gogoa banuen ere, Eusko Jaurlaritzako Ven y cuéntalo turismo kanpainako ikurra izateak ez zidan konfiantza handirik ematen. Basoko lehenbiziko pinturak ikustearekin batera baztertu nituen beldur guztiak.

oma-berritua

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 7a

Asko gustatu zitzaidan basoan zehar egin nuen txangoa, artistak proposatutako irudien jokoekin eta nik neuk eraikitakoekin. Artea beste modu batera ikusteko tokia zen, ez museoa, ez eliza, ezta artea ohikoagoa den beste esparru bat ere. Naturan, zuhaitzez eta mendiz inguratuta egoteak esperientzia berezia bihurtu zuen Ibarrolaren lanaren hautematea. Gainera, Santimamiñe kobazuloa hain hur egoteak euskal mitoz inguratzen zituen modernitate betean sailkatutako pinturak.

Beti pentsatu nuen Omako basoa Agustin Ibarrola artistaren salbuespeneko lana zela, baina ikusi ondoren ulertu nuen bere betiko ibilbidearen barruan era logikoan txertatzeko proiektua zela. Berehala etorri zitzaizkidan Equipo 57 taldeko garaian egindako pintura lanak eta gerora landutako hainbat gai edo interes lerroak. Horrez gainera, Oman agerikoak ziren Euskal Eskolen Mugimenduak izandako kezkak euskal abangoardia historiaurrean eraikitzeko, baita Emen Bizkaiko taldeak artea jendearengana hurbiltzeko edo erakusketa espaziotik ateratzeko izan zituen egitasmoak, batez ere Ibarrolaren eta Mari Dapenaren grabatugintzaren bitartez.

Gaur egun, Omako jatorrizko basoa desagertu egin da. Pinuak heldutasunera iritsi ziren eta hil egin dira; gaitzak jota zeuden beste asko, hiltzear; edo biak batera. Horregatik, artistak pintatukoak naturaren zikloaren batera joan zaizkigu. Ibarrolak naturaren legeari lotu zizkion artelanak; heriotzak ematen duen nahigabea ulertzeko modukoa izanda ere, onartu behar dugu artea efimeroa izan daitekeela. Ezer ez da betiko.

Hala ere, lekua zaintzeko ardura zuten erakundeek basoa desagertu ondorengo erabakia hartu dute: beste toki batera eramatea. Pinturek beste pinudi batera ihes egin dute, migrazioa deitu diote era tekniko batean. Nire kide batek zioen bezala, liburu baten berrargitalpenaren itxura handiagoa dauka, ez baita zeharo berdina, ezta izan beharrik ere. Omako baso berria ostiralean zabaldu zitzaion jendeari. Nik gomendio bat besterik ez dut: joan ikustera nik garai batean izan nituen aurreiritzirik gabe. Ederra da mendi buelta bat egitea naturaz eta arteaz gozatuz, eta, horretarako, Ibarrolaren proposamena berezia eta egokia da. Lan izugarria egin da Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera jatorrizko basoak izan zuen izaera berreskuratzeko, errespetuz eta zorroztasun zientifikoz. Seguru nago ikusleak ez duela gehiegi igarriko (eta hala izan behar du), baina gauza asko izan dira kontuan hartzekoak baso berria egiteko orduan. Horrekin batera, arte ikasle askok hartu dute parte berreraikuntza horretan, eta ezagupena transmititzeko eta zabaltzeko ezinbestekoa izan da parte hartze hori. Orain, bukatuta dagoenean, disfrutatzea besterik ez zaigu falta, beti ere errespetuz eta mendia dela ahaztu gabe; ez dezagun parke tematikoa, turistikoa edo zabortegia bihurtu.


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.