artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Espainiako Gobernuak kendu du Urdaibaiko Guggenheim egiteko oztopo nagusia

Eraikina egin ahal izateko, Kosta Legean ezarritako ingurumen babes maila aldatu du. Bizkaiko Foru Aldundiak txalotu egin du erabakia.

espainiako-gobernuak-kendu-du-urdaibaiko-guggenheim-egiteko-oztopo-nagusia
Muruetako ontziola. Han egin nahi dute Guggenheim museoa hedatzeko egoitzetako bat. Arg/ RAUL BOGAJO - FOKU

Jokin Sagarzazu [ BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 30a

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat "berri ona" da Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren erabakia, Urdaibaiko itsasertzaren babesa murrizten duena, Muruetako ontziolen eremuan. Erabaki horrek Urdaibaiko erreserba naturalean egin nahi den Guggenheim museoa eraikitzeko bidea zabaltzen du. Hala adierazi du ostegun honetan Leixuri Arrizabalaga aldundiko bozeramaileak. "Berri ona da, proiektua aurrera doala eta aurreikusitakoaren arabera garatuko dela erakusten baitu". Orain arte, Kosta Legeak Muruetako eremuan itsasertzetik 100 metro baino gutxiagora eraikitzea eragozten zuen, baina atzo ezagutarazitako aldaketarekin, muga hogei metrora egongo da. Horrek modua emango luke museo berria egiteko.

Neurri hori onartu izanak erakusten du, halaber, Espainiako Gobernuak proiektua babesten duela. Trantsizio Ekologikoko Ministerioak 40 milioi euro jarriko ditu padura leheneratzeko. Diru hori EAJk eta Espainiako Gobernuak adostu zuten iaz, 2023ko aurrekontuak babestearen truke. Eusko Jaurlaritzaren 2024ko aurrekontuetan ere lau milioi euroko diru sail bat agertzen horretarako.Espainiako Gobernuak diru laguntza eman duen arren, ez du Guggenheim proiektua kudeatuko, hori aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Guggenheim fundazioaren esku baitago.

Neurri batean aurreikus zitekeen erabakia da Trantsizio Ekologikoko Ministerioarena. Aurka azaldu ziren talde ekologistek, eta zenbait norbanakok auzitara jo zuten, alegazioak aurkeztuta, baina ez zuten aurrera egin. Zain Dezagun Urdaibai plataformak jakinarazi du beste aldaketa bat eskatuko duela Gernika-Lumo eta Murueta arteko zatirako.Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuan bi eraikin aurreikusten dira: bata Muruetako ontziolan eta bestea Gernika-Lumoko Dalia lantegiko orubean. Horrez gain, bi eraikinak lotuko dituen bide berde bat eraiki nahi dute, bost kilometro inguru izango dituena.

Ikusi: Guggenheim, Itoitzen ispiluan


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.