artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Oppenheimer" filmak irekiko du 2024an Tabakalerako pantaila partekatua

Zenbait instituziok elkarlanean osatu dute Donostiako kultur zentro horren hurrengo urteko zinema programazioa. Proiekzioez gain, solasaldiak, argitalpenak eta bestelakoak ere prestatu dituzte.

oppenheimer-filmak-irekiko-du-2024an-tabakalerako-pantaila-partekatua
Oppenheimer filmeko fotograma bat. BERRIA

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 2023ko Abenduaren 15a

Donostiako Tabakalerak urtarrilaren 11n ekingo dio datorren urteko zinema programazioari. Beste behin, elkarlanean ondu dute urteko eskaintzaTabakalerak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak, eta publiko berria erakartzea izango da xede nagusienetako bat. Helburu hori lortze aldera, hilean behin EHUko ikasle talde batek programatuko du Tabakalerako zinema aretoa. Film emanaldietatik harago,zinemari lotutako solasaldiak, argitalpenak eta bestelako ekitaldiak ere prestatu dituzte.

Western garaikidea Nosferatu zikloan

Ameriketako Estatu Batuetako western garaikidea izango da protagonista Nosferatu zikloan. 1962tik 2021era arteko filmak emango dituzte Tabakaleran. Besteak beste,Dances with Wolves(Kevin Costner, 1990),Unforgiven (Clint Eastwood, 1992), First Cow (Kelly Reichardt, 2019) eta The Power of the Dog (Jane Campion, 2021). Urtarrilaren 17an hasiko dira saioak, Sam Peckinpah zinema zuzendariarenRide the High Country(1962) pelikularen emanaldiarekin.

Zikloa osatzeko, bi liburu ere plazaratuko dituzte. Urtarrilean argitaratuko dute lehena, gaztelaniaz:Carlos Aguilarrek eta Pablo Fernandezek koordinatu dute. Euskaraz idatzitakoa, berriz, datorren urtearen amaieran kaleratuko dute; Iñigo Marzabalek koordinatuko du.

Zinema eta zientzia zazpigarrenez

Zinema eta zientzia zikloari urtarrilaren 11n ekingo diote,Oppenheimer filma proiektatuz (Christopher Nolan, 2023). Emanaldiaren ondotik, Pedro Miguel Etxenike fisikari eta DIPCDonostia International Physics Centerreko presidenteak hitzaldia egingo du.Zazpigarren aldiz antolatu du zikloa Euskadiko Filmategiak, DIPCenzein Donostiako Zinemaldiaren laguntzaz, eta laster jakinaraziko dituzte zikloko gainerako hamar filmen izenak. Ohi bezala, klasikoak eta lan berriagoak bilduko ditu.

Sormen diziplinen nahasketa

Askotariko sormen diziplinen arteko gurutzaketa bultzatu izan du Tabakalerak hasiera-hasieratik, eta, aurten ere, hala egingo dute: zinema eta literatura uztartuko dituzte. Bi zinemagile hautatu dituzte horretarako:Marguerite Duras eta Bas Devos.

Duras idazle eta zinemagilearen obran sakonduko dute lehenik: hilean behin, harekin lotutako zinema saio bat egingo dute. Horietako bakoitzaren aurkezpenean, gainera, idazle batek parte hartuko du. Miren Agur Meabe izango da lehen gonbidatua: Le Camion filmaren inguruan arituko da, urtarrilaren 12an.

Urtarrilaren 13tik otsailaren 24ra, berriz, Devos zine zuzendari eta gidoilariaren lan guztiak erakutsiko dituzte:Violet,Hellhole,Ghost TropicetaHere.

Horiez gainera, beste hainbat programak osatuko dute Tabakaleraren urteko zinema eskaintza. Horien artean daude, besteak beste, Kontatutako zinea, Kamaleoiak gara! eta Zinema garaikidea programak. Bestalde, aurreko urteetan egin legez, Donostiako Zinemaldiak urte osoko jarraipena izango du.

Zikloetarako bonuak eta sarrera arruntak etzi jarriko dira salgai, Tabakaleraren webgunean.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.