artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim eta nahasmendua

Nahasita nago Guggenheim Urdaibai proiektuarekin. Talde ekologista eta herri mugimenduen gainetik museoa "bai edo bai" egingo zela etengabe aldarrikatu ostean, bat-batean badirudi bi urtez lugorrian utziko duela EAJk egitasmoa.

guggenheim-eta-nahasmendua
©Niko Vázquez

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Otsailaren 1a

Badirudidiot alderdian ados jartzen ez direla agerikoa delako: Urkullu eta Etxanobe proiektuastand by-n geratzen zela adierazten agertu bezain laster, hortxe atera ziren Ortuzar eta Atutxa ziurtatzera tramiteek aurrera jarraitzen dutela eta museoa egingo dela. Ez da ulertzen bere burua kudeaketa bikainaren erakusle duen alderdi batek bi urte hartzea proiektu baten "bideragarritasuna" aztertzeko eta, aldi berean, proiektu hori ziurtasunez gauzatuko dela baieztatzea.

Nahasmenduarekin jarraitzeko, Urkulluk adierazi du ez duela proiektua ezagutzen. Horrek jada erabat jokoz kanpo utzi nau. Jaurlaritzak ez al dizkio Estatuari 40 milioi eskatu (eta baita Estatuak eman ere) proiektu hori gauzatzeko? Nola liteke lehendakariak "bai edo bai" gauzatuko den proiektu estrategiko supergarrantzitsu hori, Busturialde osoa indarberrituko omen duena, ez ezagutzea? Ez al da larritzekoa kargu publikorik ez duten Ortuzarrek eta Atutxak "jakitea" proiektu bat gauzatuko dela, lehendakariak horren berri ez duenean? Zeinek egiten du proiektu estrategikoen plangintza, erakundeek edo alderdi politiko batek?

Eta galderekin jarraitzeko, proiektuen bideragarritasuna ez da proiektu horiek aurkeztu eta bultzatu aurretik aztertzen? Bideragarritasuna orain aztertzeak ez al du erakusten arduragabekeria ikaragarria, alderantziz egindako prozesua? Alegia, ez al da egin daitekeen eta egitea merezi duen hausnartu gabe erabakia hartua zegoela erakusten duen aitorpena?

Eta saihestu ezineko galdera: argi geratu da gogoeta eta azterketa ez direla behar zen unean egin, baina atzerapausoa emateko aukera guztien artean, zergatik orain? Badu zerikusirikhauteskundehitz magikoak? Bizkaian EAJk behera egitea komeni ez den une honetan, uste zuen baino erantzun gogorragoa izan da agian?

Eta horrekin lotuta, zergatik zehazki bi urteko geldialdia? Zergatik ez bat, edo hiru, edo lau? Edo zergatik ez esan "gogoeta prozesua abian jarriko dugu eta emaitzak ditugunean, dagokiona egingo dugu", epe zehatz bat zehaztu gabe eta prozesuari behar duen denbora emanda? Zoroa izango naiz, baina uste dut badakidala zer gertatuko den bi urte barru: hauteskundeetarako bi urte faltako direla, alegia, nahikoa denbora proiektua martxan jarri eta iskanbila hil dadin.

Azken galdera bat: Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatua da. Berak jarri du proiektua martxan. Lehendakarigai izango zela aldarrikatu zutenetik ez du gaiari buruzko adierazpenik egin. Ez al da bitxia?


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.