artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Basterretxeak diseinuan egindako lana berreskuratuz abiatu dute haren mendeurrena

Artistak sortutako altzari eta arkitektura diseinuen maila nabarmentzen duen erakusketa zabaldu du Bilboko Arte Ederren Museoak.

basterretxeak-diseinuan-egindako-lana-berreskuratuz-abiatu-dute-haren-mendeurrena
Nestor Basterretxea. Arg/ Arte Ederretako Bilboko Museoa

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2024ko Otsailaren 26a

"Sinesgaitza da orain arte nola ez den baloratu Europan egiten zen puntako diseinuaren mailan egon zen figura hau. Lehen lerroko figura bat da, inongo liburutan azaldu ez den arren". Nestor Basterretxea da (Bermeo, Bizkaia, 1942 - Hondarribia, Gipuzkoa, 2014) Pedro Feduchi arte komisarioak aipatzen duen artista ahaztu hori, eta deskribatu duen nolabaiteko bidegabekeria historiko hori konpontzeko saiakera bat da Peio Agirre eta Pedro Reula komisarioekin batera osatu duen Bilboko Arte Ederren Museoko Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura erakusketa. Maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai, eta, haren bidez, sortzailearen alderik ezezagunenaren erreskate horrekin hasiko da Basterretxearen mendeurrenerako prestatutako programa ere. Maiatzaren 6an ehun urte beteko baitira haren jaiotzatik.

Bost areto hartzen ditu erakusketak, eta ibilbide zirkularra proposatzen du. Baina ez kasualitatez, Pedro Reula komisarioaren arabera. "Badira ibilbide osoan errepikatuta ikusdaitezkeen Basterretxearen keinu batzuk, diziplina batetik bestera dabiltzanak". Haren hitzetan, ezin da haren diseinu industriala haren sorkuntzaren gainerako adarretatik bereizita ulertu. Eta horren erakusgarri da erakusketako harrera lanak egiten dituen lehen gunea.

Ia diziplinaz diziplina jauzika ikus daiteke Basterretxearen jarduna areto horretan. Artistak 1950eko hamarkadan diseinatutako altzariak ez ezik, 1970eko hamarkadako koadro bat ere topatuko du bisitariak lehen gune horretan, bai eta Euskal kosmogonia serierako sortutako Argizaiola izeneko eskultura ere. Baina eskultura hori ere ez dago erabat geldi, Basterretxeak "arkitektura" gisa ulertzen baitzuen lana, eta hura eraikin bilakatzeko egindako diseinu batzuk ere topatuko ditu bisitariak hormetan.

Basterretxearen eta Oteizaren Irungo etxea

Gero, aretoz areto, era gutxi gorabehera kronologikoan jarraitu ahalko ditu bisitariak diseinugintzan artistak egindako ibilbidearen arrastoak. 50eko hamarkadatik hasita, Huarte familiarentzako diseinatutako burdinazko altzariak ikusi ahalko ditu lehen gunean, Donostian zabaldutako Espiral izeneko dendarako sortutakoak hurrengoan, Biok enpresarentzako sortutako zurezko altzari bildumak, eta Deustuko Unibertsitaterako diseinatutako liburutegiaren eraikinarentzako planoak eta maketak, azkenean eraiki ez bazuten ere.

Txoko propio bat du erakusketan Basterretxeak Jorge Oteizarekin batera diseinatu eta harekin konpartitutako Irungo etxeak ere (Gipuzkoa). Eta, komisarioek azaldu dutenez, hain justu ere hori da azkenean eraikia izan zenBasterretxearen proiektu bakanetako bat. Halere, eraikina oso egoera eskasean dago egun, eta horregatik egin dute haren azterketa zehatza. Guillermo Zuaznabar Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaileak gidatu du lan hori, eta maketa bat ere egin dute hura oinarri hartuta. Azaldu dutenez, gainera, maketa hori gakoa izan daiteke eraikina berritzeko lanetarako.

Artistaren garapena ere igar daiteke erakusketako ibilbidean. Madrilen bizi zen sasoikoak dira, esaterako, lehen aretoetako obrak. Irunera bizitzera joan zenekoak biltzen ditu bigarrenak. Eta, komisarioen hitzetan, hirugarren aretoan bada Basterretxearen interesa non zegoen erakusten duen detaile bat. Pedro Feduchi komisarioak azaldu duenez, Biok enpresarentzako sortu zituen altzarien izenek argi erakusten baitute artistak zer kezka zerabiltzan sasoi hartan. Badira Zumaia izeneko aulki batzuk, Orio izeneko sofa bat eta Bermeo deitutako lan mahai bat. "Bere lurrari, euskal munduari askoz ere lotuago dagoen Nestor Basterretxea bat ikusten dugu hor, elementu askoz ere lokalagoekin lanean ari dena".

Arkitektura "utopikoak"

Aurrez ere, atzera begirako zabala eskaini zion Bilboko museoak Basterretxeari, 2014an. Peio Agirre izan zen haren komisario ordukoan, eta haren jardun artistikoa izan zen bilduma haren ardatza. Oraingoan, nagusiki arkitektura lanak aztertu ditu Agirrek, eta, azaldu duenez, ibilbide osoan izan zuen harekiko interesa Basterretxeak. Eta, haren hitzetan, azkenean haietako gutxi batzuk bakarrik eraiki ahal izan zituen arren, "bizitza osoa" eman zuen proiektuak egiten. Arkitektura "utopikoak" izan zirela esan du horregatik.

Asmo zabalago baten parte ere bada Basterretxeari buruzko erakusketa, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak azaldu duenez. Diseinuari eta eta arkitekturari eskainitako bilduma bat sortzeko asmoa du museoak. Erakusketaz gainera, oraingoan, Basterretxearen diseinu eta arkitektura lanei buruzko ikerketak biltzen dituen katalogo mardul bat ere kaleratu dute ele bitan.

diseinua-eta-arkitektura

Diseinua eta arkitektura

Nestor Basterretxea

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2024ko Otsailaren 28tik
2024ko Maiatzaren 26ra


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

polo-konkistatuak

Polo konkistatuak

Uxua eta Irantzu Vides

ArteA2 (Zizur Nagusia, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 22tik
2026ko Ekainaren 06ra

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 21a

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 2026ko Maiatzaren 19a

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 18a

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 15a

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.