artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Darío Urzay artistaren instalazio bat jarri dute Guggenheimen kanpokaldean

Guggenheim Bilbao Museoak Darío Urzayren instalazio artistiko bat jarriko du fatxadan Athletic Club adoretzeko

dario-urzay-artistaren-instalazio-bat-jarri-dute-guggenheimen-kanpokaldean

| 2024ko Martxoaren 20a

Darío Urzay artistaren instalazio nabarmen batek Guggenheim Bilbao Museoaren arkitektura eraldatuko du datozen egunetan Athletic Club, zale guztiak eta Bilbo bera animatzeko xedez.

Athleticek apirilaren 6an Sevillan jokatuko duen —eta dozenaka mila zale noiz iritsiko irrikaz dituen— Errege Kopako finala dela eta, Museoak erronka bat proposatu zion Darío Urzay artista bilbotarrari: artelan bat sortzea, futbol-taldea bizitzen ari den momentu bikain honetan Guggenheim Bilbao Museoaren babesa transmititzeko. Urzayk onartu egin zuen erronka, etaShoot Strokes obra-multzoa da horren emaitza. Lanak datozen egunetan egongo dira Museoaren kanpoaldeko fatxadan ikusgai, behin instalazio-lanak amaitutakoan.

Frank Gehryren arkitekturaren eskalarekin bat etorriz sortua, tamaina handiko argazki-multzo batek osatzen du Shoot Strokes. Irudiotan, Darío Urzayk argazki-kameraz egindako "brotxakadaz" jaso ditu Bilboko argiak, hiriaren historian ardatz izandako itsasadarra eta Athleticen koloreak. Irudien formatu luzangak futbol-zelaiko ateak dakartza gogora, eta badirudi Urzayk bertara jaruti duela bere shoota edo "baloikada": kameraren kliska, Action Painting delakoaren estilorik garbienean egina.

Obrak fatxada osoan zehar instalatuko dira, han-hemenka. Hala, Museoak ezohiko itxura hartuko du taldea animatzeko eta, Athleticek garaipena eskuratuz gero, apirilaren 11n itsasadarrean gabarrarekin egingo den ospakizun herrikoi handiarekin bete-betean bat egiteko.

Darío Urzay Museoaren Bilduman

Shoot Strokes Darío Urzayk 1991n hasitako Camerastrokes sailarekin bat dator. Artistaren hitzetan, "espresionismo abstraktuko keinu-pintore baten brotxaren mugimendua kamerarekin imitatuz egindako argazkiak dira, eta horietan erabilitako ‘materia' argia da.

Erronkari aurre egiteko Darío Urzay hautatu izanak badu zentzua, artistak harremana baitu bai Guggenheim Bilbao Museoarekin bai Athletic Clubekin. Duela bi hamarkada baino gehiago, Urzayk Athleticen kamiseta egin zuen 2004ko UEFA Koparako, eta 1997tik Museoaren Bilduman dagoenFrakzioa (Mikrobertsoa I) batean obraren zati bat erabili zuen diseinu hura egiteko.

2013an, artistaren dohaintzari esker, Urzayren beste lan bat sartu zen Museoaren Bilduman, aurrekoaren aldi berean egina:Frakzioa (Mikrobertsoa II) batean.

Ingelesen zelaia: Foot Ball zaletasuna jaio zen lekua eta Museoaren kokalekua

Guggenheim Bilbao Museoa Ingelesen zelaia izenez ezagutzen den eremuan kokatuta dago. Leku horretan bertan, XIX. mendearen amaieran, MacAndrews ontzi-enpresako langile britainiarrek baloiarekin jolasean ematen zuten beren denbora librea. Hala, zelai horretan, Bizkaiko beste hainbatetan bezalaxe, laster hasi ziren bertakoak ere Foot Ball izeneko joko berrira jolasten, eta horixe izan zen Athleticen ernamuina.

Mundu osoan zehar dozenaka mila zale dituen Athletic Club 1898an sortu zen, eta nortasun- eta kohesio-elementu garrantzitsua da bizkaitarrentzat.


15-zeramika-masterra

15. zeramika masterra

Bizkaiko Batzar Nagusietako aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 27ra

nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 18tik
2026ko Irailaren 05era

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 03ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.