artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ilustrazioekin jolasean, Donostiako Santa Teresa komentuan

Irene Irureta, Maite Caballero, Ane Arzelus, Arrate Rodriguez eta Sandra Garaioaren ilustrazioak bildu dituzte 'Gutxi esan, asko jolastu' erakusketan. Donostiako Santa Teresa komentuan jarri dituzte lanak, eta irailaren 8ra arte egongo dira ikusgai.

ilustrazioekin-jolasean-donostiako-santa-teresa-komentuan
'Gutxi esan, asko jokatu' erakusketa, Donostiako Santa Teresa komentuan. GORKA RUBIO / FOKU

Aingeru Odriozola Beitia [BERRIA.eus]
| 2024ko Agorrilaren 22a

Adineko bi lesbianaren limoiondo bat, munstro "naifak", kateatutako edertasun anitz... Donostiako Santa Teresa komentuko Ataria gunean sartu, eta askotariko formaz eta kolorez betetzen hasten dira ikuslearen begiak. Ez da hitzik kasik, ordea; ezpada irudiak: zehatzago, ilustrazioak. Jolas egiteko gonbita egiten duten obrak dira. Ilustrazioaren kategorianiaz Egile saria jaso zuten bost artista plastikoren lanak aurkeztu dituzteGutxi esan, asko jolastu erakusketan. Irene Irureta, Maite Caballero, Ane Arzelus, Arrate Rodriguez eta Sandra Garaioak jarri dituzte euren lanak ikusgai, eta irailaren 8ra arte bisitatu ahalko dira.

Beren proiektuetan —argitalpenak, produkzio grafikoa eta marrazkiak— aniztasunari, zaintzari, gorputzaren bidez nortasuna eraikitzeari zein norberaren unibertsoari leiho bat irekitzen diote erakusketako bost artista protagonistek. Egile(ak) zikloaren bigarren eta azken erakusketa da ireki berri dutena —lehena, Bidegurutzeak izenekoa, uztailean egin zen—, eta helburu bikoitza du: batetik, ikusgarritasuna ematea sarituak izan diren artistei; eta, bestetik, Santa Teresa komentuan espazio bat eskaintzea artearen eta sorkuntzaren alorrari.

Feminismoa ardatz, erakusketak ilustratzaileen prekaritatea azaleratzea ere badu xede. "Artistei azken emaitzagatik ordaintzen zaie, baina erdibideko sormen prozesuagatik ez", azaldu du Ainara Martin erakusketaren komisarioak. Horregatik, artista bakoitzaren obren alboan, lana burutzeko sortu dituzten bozetoak jarri dituzte. Ilustratzaileen %80 emakumeak direla nabarmendu du Martinek.

Jolasa da bost obrak lotzen dituen haria. Ane Arzelusen Irudiztegia lanean, esaterako,pala forma duen filtro gorria begietan jarri eta ilustrazioaren aurrean parez pare ipiniz gero, gaur egungo euskarazko hitzen arrasto historikoak azalduko zaizkio ikusleari. "Nire proiektuak, dibertsitatea eta feminismoa hizkuntzan barneratzeko helburuarekin, euskararekiko hausnarketa bat proposatzen du: gure hizkuntza inklusiboa da?", dio egileak.

Jolasa da, Ainara Martinen hitzetan, "garena eta ez garena izateko, geure buruari begiratu,eta prestatu eta deformatzeko daukagun ispilua". Ziurtatu du, horri esker,ikuslea beste modu batera hurbildu ahal izango delaartista bakoitzak proposatzen duen ideiara.

Arrate Rodriguezek, Erretratu katea lanarekin, kateatutako pertsonen ilustrazioen eta erretratuen sekuentzia bat osatu du. Artistak adierazi nahi du komunikazioa amaitu gabeko jolasa dela, eta ikusle bakoitzak zerbait desberdina hautemango duela erretratu bakoitzarekin. Hamabi deskribapen jarri ditu Rodriguezek lanekin batera, eta ikusleak lotu beharko ditu horiek erretratu bakoitzarekin.

Hala, interaktibitatearen bidez, jendeak hausnartzeanahi dute. Obra "naifak" diren arren, helarazi nahi duten mezua "gogorra eta sakona" dela uste du Martinek. Garaioaren "munstro naifek", adibidez, lehen begi kolpean munstroak soilik diruditen arren, gorputz barneko beldurrak irudikatzen dituzte, besteak beste. Lan introspektibo hori marrazki eta buztinezko eskulturekin aurkeztu du. Jendeak barruan daramatzan munstro txikiei forma, kolorea eta dimentsioa ematera gonbidatzen du jendea.

Lan instropektiboa da Caballeroren Goiari eusteko obra ere. "Ideien mundua eta ideiak gure barnean nola sartzen diren irudikatu nahi izan dut; eta mugimenduaren bidez ideia horien harira gure barnean izaten ditugun gatazkak ordezkatu", argitu du.

Limoiondoa

Limoiondo bat bizi zikloaren metafora gisa; zuhaitz hori soilik geratu baitzen zutik bikote ziren adineko bi andre lesbiana, Maritxu eta Katalin, etxegabetu zituztenean. Helduaroa eta bi emakumeen arteko laguntza, zaintza eta maitasuna aztertzen ditu Irene Iruretak Dardarak obran. Emakumeen zahartzaroa eta emakumeen arteko amodioa jarri ditu jomugan. Artistak azalpen hau eman du aurkeztutako lanari buruz: "Nola imitatzen ditugun haurtzaroan, jolas sinbolikoen bidez, berriz pentsatu beharko liratekeen zainketa ereduak".

Egile saria 2021ean sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ekimenez, Gipuzkoako lurraldean arteak eta kultura gizarte eraldaketarako eragile gisa bultzatzeko, sormen prozesuak bultzatzeko eta talentu artistikoa sustatzeko.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.