artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sebastiao Salgado argazkilaria hil da

Pobrezia, migrazioa eta klima larrialdia izan ziren haren inspirazio iturri eta protagonista. 81 urte zituela hil da, malariaren eraginez garatutako leuzemia baten ondorioz.

sebastiao-salgado-argazkilaria-hil-da
Sebastiao Salgadoren Genesis erakusketa, 2016an, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Maddi Iztueta Olano - Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 28a

"Munduak inoiz ezagutu duen argazkilaririk handienetako bat izan zen; ziurrenik, guztietan handiena". Hitz horien bidez deskribatu du Luis Inazio da SilvaLulaBrasilgo presidenteak Sebastiao Salgado argazkilaria. Gaur arratsaldean hil da, 81 urte zituela, Parisen, haren senideek jakinarazi dutenez. Brasildarra zen jaiotzez.

Senideen arabera, leuzemia baten ondorioz hil da. Kontatu dutenez, argazkilariamunduko zenbait lekutan izan zen 2010ean, esku artean zuen Genesis proiektuaren harira. Malariaz gaixotu zen urte hartan, Indonesian, eta horren ondoren jaso zuen leuzemiaren diagnostikoa. "Bere kameraren bidez, mundu gizatiarrago eta ekologiko baten alde egin zuen lan", gehitu dute senideek zabaldutako oharrean.

Migrazioa, pobrezia eta klima larrialdia izan ziren Salgadoren argazkien inspirazio iturri eta protagonista. Oso ezagunak egin ziren munduan hark zuri-beltzean hainbat gatazkaren inguruan egindako argazkiak. Nazioartean sona handia izan zuen, kasurako, 1987an egin zuen argazki erreportajeak; Brasilenlegez kanpo jarduten zuten urre meatzarien bizi baldintzak landu zituen proiektu hartan.

Mundu osoa zuen begian, baina, brasildarra izanik, Amazonian jarri zuen arreta beste inon baino gehiago, eta 48 alditan jo zuen hango oihanera, betiere ekosistema haren hauskortasuna agerian uzteko asmo irmoaz. Hainbat laguntzailerekin barneratzen zen oihanean, eta, herrixketara iristen zenean, hango herritarrekin harremana egin, zenbait lanetan lagundu eta, argazkiak egin ahal zizkien galdetu ostean, estudio bat muntatzen zuen bertan. "Brasilgo indigenak ez dira inoiz orain bezain mehatxatuak egon, ezta orain bezain antolatuak ere", adierazi zuen, 2022. urtean Sao Paulon Amazonia proiektua aurkeztu zuenean.

Argazkilaritzak egin zuen ezagun Salgado, baina ikasketak beste norabide batetik eraman zituen. 1944an Minas Gerais estatuan jaioa, ekonomia ikasi zuen, lehenengo Brasilen eta ondoren AEBetan, eta 1960ko hamarkadaren amaieran Parisera jo zuen. Doktoregoa egin zuen, eta berehala deskubritu zuen argazkilaritzak izan zezakeen indarra. Segituan hasi zen lanean zenbait agentziarentzat. Gamma izan zuen lehendabizikoa; Magnum bigarrena. Baina fotokazetaritzaz harago ere egin nahi izan zuen, argazkiak gizartea erretratatzeko eta hura eraldatzeko ere balio zuela uste baitzuen.

Egindako lanagatik zenbait sari irabazi zituen:besteak beste, Kazetaritzako Espainiako Erregea saria (1988), Arteen Asturiasko Printzea saria (1998) eta Sony World Photography Awardsen ohorezko saria (2024).

Euskal Herrian ere antolatu izan dira Salgadoren argazkien erakusketak. Hala, 2016an eta 2017an haren Genesis proiektua erakutsi zuten Iruñeko, Bilboko eta Donostiako kaleetan paratutako hiru erakusketak.

Doluminak nonahi

Salgadoren emaztea ere,Lelia Wanick, argazkilaria da, eta harekin batera sortu zuen Salgadok Terra Institutua, zeinak klima larrialdiari aurre egitea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea duen helburu. Hain justu, organismo horrek ere eman du Salgadoren heriotzaren berri, komunikatu baten bidez. Ohar horretan, nabarmendu dute argazkilaria ez zela soilik "gaur egungo argazkilaririk handienetako bat" izan; are, "itxaropena" zabaldu zuela "suntsipena" baino ez zegoen lekuetan.

Frantziako Arte Ederren Akademiako kide zen Salgado, 2014. urtetik. Organismo horrek ere esker hitzak izan ditu argazkilariarentzat, eta doluminak eman dizkie haren senideei eta gertukoei.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.