artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal artisten 26 artelan erosi dituzte museoek, Jaurlaritzak diruz lagunduta

Artium museoak, Biboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalerak elkarrekin erosi dituzte 18 euskal artistaren obrak, 200.000 euroko ezohiko diru laguntza bati esker.

euskal-artisten-26-artelan-erosi-dituzte-museoek-jaurlaritzak-diruz-lagunduta
Zugaza, Herraez, Gonzalez, Zupiria eta Ormazabal, gaur, Gasteizen. IREKIA

Aitor Biain [BERRIA.eus]
| 2023ko Urtarrilaren 30a

Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak 18 euskal artista garaikideren 26 artelan erosi dituzte elkarrekin. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako ezohiko diru laguntza bat baliatu dute hirugarren urtez bilduma partekatua eskuratzeko. Guztira, 200.000 euroko laguntza izan dute, aurreko bi aldietan baino 50.000 euro gehiagokoa.

Hiru zentroek elkarrekin adostu dute zer obra erosi. Guztira, hamar emakume eta zortzi gizon sortzaileren lanak edo obra multzoak dira, eta hautatutako piezen artean margolanak, argazkiak, eskulturak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta beste daude. Artium izango da funts horren egoitza, eta gainerako museoekin partekatuko du bilduma.

Honako artista hauen lanak dira: Jose Ramon Ais, Ibon Aranberri, Nora Aurrekoetxea, Josu Bilbao, Leo Burge, Esther Ferrer, Elena Goñi, Ibon Landa, Laida Lertxundi, Ines Medina, Damaris Pan, Alberto Peral, Txuspo Poyo, Jose Antonio Sistiaga, Susana Talayero, Gentz del Valle, Begoña Zubero eta Alazne Zubizarreta.

Erositako obrak aurkezteko ekitaldia egin dute goizean Gasteizen, Artium museoan. Bertan izan dira, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria, Arabako diputatu nagusi eta Artium fundazioko patronatuko presidente Ramiro Gonzalez, Artium museoko zuzendari Beatriz Herraez, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Miguel Zugaza, eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zuzendari nagusi Edurne Ormazabal.

Programari jarraipena

Bilduma partekatuaren programa 2020an jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz, eta, azaldu duenez, helburu bera izan du orduz geroztik: "COVID-19ak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea, ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea, eta museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea". Orduan 150.000 euro bideratu zituen artelanak erosteko, eta beste horrenbeste jarri zituen iaz. Aurten, ordea, kopurua zertxobait handitu du.

Jaurlaritzak iragarri du, gainera, programari jarraipena emango diotela hurrengo urteetan ere, bilduma historiko-artistikoa osatzeak duen garrantziagatik. Eta, ezohiko laguntza baten ordez, aurrekontuetan horretarako diru kopuru bat gordeko dutela aurrerantzean. "Helburua da urtero-urtero euskal artisten lanekin bilduma osotuz joatea". Hiru urtean, guztira, 61 sortzaileren 117 lan erosi dira.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.