artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Agustin Ibarrolaren bidegurutze artistikoa irudikatzen duten hainbat artelan zaharberritu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak

Sortzaileak 'Euskadi' instalazioa izan zuen Bilbon, 1979an, eta haren parte izandako 18 margolan berritu ditu erakundeak. Sei areto hartzen dituen erakusketa osatu du haiekin eta artistak instalazioan gehitu zituen beste sei mihiserekin.

agustin-ibarrolaren-bidegurutze-artistikoa-irudikatzen-duten-hainbat-artelan-zaharberritu-ditu-arte-ederren-bilboko-museoak
Agustin Ibarrolaren 'Euskadi (1977-1979)' horma irudiko koadro bat, Bilboko Arte Ederren Museoan. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2025eko Ekainaren 19a

Espainiako Konstituzioa indarrean sartu zenetik urtebetera eta Euskadiko Autonomia Estatutua abian jarri zutenetik hilabete eskasera, Agustin Ibarrola artistak Euskadi izeneko instalazioazabaldu zuen Bilboko Arte Ederren Museoan, 1979. urtean. Txomin Badiola artista eta idazleak nabarmendu du datua artistari eskainitako ikerketa lanean; haren hitzetan, bidegurutze historiko eta politiko harkbidegurutze artistiko batean ere kokatu zuelako artista. 27 mihise biltzen zituen guztira bilduma hark, eta elkarren alboan eta elkarren gainean ezarri zituen artistak, harik eta museoko Areto Grisa izenekoaren hormak ia guztiz ezkutatu zituen arte.

Erakusketa hura "friso narratibo bat" zela esaten zuen Ibarrolak berak, batasun asmo horregatik.Iberdrolaren babespean, erakusketa haren parte izandako 18 artelan zaharberritu ditu orain Bilboko Arte Ederren Museoak, eta ikusgai jarri ditu instalazio hartako beste sei mihiserekin batera. Areto bakarrean eta elkarrekin erakutsi beharrean, ordea, sei aretotan eta solte jarri dituzte ikusgai orain.

Erakusketarekin batera eman dute argitara Badiolak Ibarrolari buruz idatzitako testua biltzen duen koadernoa ere, eta idazleak bi joeraren arteko etengabeko joan-etorrian deskribatzen du artista bertan. "Ibarrolak, bere bizitzan, aurre egin behar izan die bere kontzientzia politikoaren eskaerei —Alderdi Komunistako militantziakbideratuak— eta artearen dedikazio profesionalaren eskakizunei. Batzuetan parekoak eta sarritan gatazkatsuak izanik, nolabait lotuta daude bere ibilbidearen muinean dauden formalismo abstraktuaren eta irudikapen figuratiboaren gaien arteko dilemarekin".

Baina Badiolak dioenez, tarteka, bi joera horien arteko sintesia ere erdiesten zuen Ibarrolak. Esate baterako, 1956an Parisera bizitzera joan, eta han Pepe Duarte eta Juan Serrano kordobar artistekin osatutako Equipo 57 taldea jarri du Badiolak Ibarrolaren ikerketa formalenen muturretako batean. EtaEstampa Popular taldearekin egindako lana koka daiteke beste muturrean.

Kontua da, Badiolak Bilboko Arte Ederren Museoko aurkezpenean gogoratu duenez, tarte labur batezIbarrola aldi berean izan zela bi taldeetako kide, eta hori da haren berezitasunetako bat. "Hainbat urtez, margolariak aurkakotzat jotzen ziren bi jardunbide zituen aldi berean; hots, formalismorik zorrotzena —figurazio kontserbadore eta anekdotikotzat zuena—eta salaketa sozialeko figurazioa —formalismoaren aurka egiten zuena, errealitate sozialetatik ihes egiten zuelako—".

Mugaren ostekoak

Haren margolanetako ikurrek eta irudiek oso testuinguru zehatzari erantzuten ziotela ere aipatu du Badiolak, baina, gogoratu duenez, egoera jakin hori aldaketa betean zegoen 1979an. Eta, testuingurua aldatuta, Ibarrola ere muga moduko batera heldu zela aipatu du. "Diktaduratik demokraziarako urratsa da. Zentralismotik autogobernurakoa. Etanik zera gehituko nuke: modernitatetik postmodernitaterakoa ere bai". Horregatik, Badiolarentzatez da harritzekoa Ibarrola bestelako esperientzia plastiko batzuetan murgildu izana1980tik aurrera.

1979an margolan guztiak elkartuta erakutsi zituzten arren, oraingoankoadroak sakabanatuta zintzilikatu behar izan dituzte. Baina jatorrizko muntatzea nolakoa izan zen irudikatzeko aukera ere eman nahi izan diote bisitariari. Margolanak ez ezik, 1979ko Bilboko erakusketa nolakoa izan zen agertzen duten hainbat argazki ere jarri dituzte horretarako, eta erakusketa hari lotutako informazio gehiago ere bildu eta berreskuratu dute.

Desagertutako hiru margolan

Bilboko Arte Ederren Museoarenak dira 1979ko instalazioharen parte izandako hainbat artelan, Jose de la Mano galeriarenak dira beste batzuk, eta familiarena da beste multzo bat. Eta, horiez gainera, Miriam Alzuri Bilboko Arte Ederren Museoko arte moderno eta garaikideko kontserbatzaileak gogoratu dutenez, erakusketa osatzeko egin dituzten ikerketak gorabehera, badaude oraindik ere desagertuta jarraitzen duten hiru margolan ere.

Irrintzi Ibarrolak eta Jose Ibarrolak ere hartu dute parte erakusketaren aurkezpenean. Ibarrolaren semeak dira biak, eta esker ona adierazi diete erakunde zein zaharberritze lanak egin dituzten profesionalei.

Irrintzi Ibarrolak esan duenez, gainera, Omako basorako bidean irudikatzen du artista 1979ko erakusketa hark. 1983an hasi zen Ibarrola basoan lanean, baina, haren semearen hitzetan, Bilboko Arte Ederren Museorako sortutako instalazioan ere ikus daitezke han landuko zituen elementuetako batzuk. Ikuslea esperientzia piktorikoan murgiltzeko asmoa aipatu du horien artean. Aldaketa horren atarian dago 1979ko Ibarrola, semeen hitzetan, eta, hain zuzen ere, aldaketa horrek eten zuen Bilboko erakusketaren ibilbidea.

Bilbon izan ondoren, Barakaldon (Bizkaia) eta Sestaon (Bizkaia) erakutsi zuten instalazioa, baina berehala artistaren biltokira itzuli ziren margolanak. "Haren kezkak jada beste leku batean zeuden", adierazi du Jose Ibarrolak. Esker onarekin batera,Bilboko Arte Ederren Museoak Ibarrolaren lan osoa hartuko duen erakusketa bat egin beharko lukeela ere gaineratu du hark:"Oraindik ere Ibarrolaren ibilbide osoa bilduko duen erakusketa antologiko handi hori egitea falta da".

euskadi-1977-1979

Euskadi, 1977-1979

Agustin Ibarrola

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2025eko Ekainaren 17tik
2025eko Irailaren 30era


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.