artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txillidaren ‘Burdinaren gorazarrea III' Bilbon jarri dute berriz

Lau metro luze da eskultura, eta hemezortzi tona pisatzen ditu. 2018az geroztik hiritik kanpo egon ondoren, berriro ikusgai dago Arte Ederren Museoaren atarian, herritarren eta bisitarien begien bistan.

txillidaren-burdinaren-gorazarrea-iii-bilbon-jarri-dute-berriz
Eduardo Txillidaren 'Burdinaren gorazarrea III', Bilboko Arte Ederren Museoaren kanpoaldean. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Leire Rodero Ares [BERRIA.eus]
| 2025eko Irailaren 26a

Bilboko airean burdina usaina zabaldu da gaur, baina ez edozein burdinarena, Eduardo Txillidaren sinadura daraman piezarena baizik. Eskultorearen Burdinaren gorazarrea III Bizkaiko hiriburuan da berriz, zazpi urtez Txillida Leku museoan (Hernani, Gipuzkoa) egon ondoren. Obra 1991n sortu zuen artistak, BBVAren enkarguz, eta, urte batzuk geroago, 1998an, Plaza Biribilean kokatu zuten. 2018an, berriz, Txillida Lekura eraman zuten, kontserbazio arrazoiak tarteko. Eta orain, espazio publikoan ikusgai dago atzera.

Zehazki, Eduardo Txillida izena daraman plazan jarri dute, Bilboko Arte Ederren Museoaren atarian. Itzulerako bidea kontu eta arreta handiz egin dute, eta poliki-poliki kokatu dute espazio berrian. Hala, lau metro luze den eta hemezortzi tonako pisua duen artelana Bilbon da berriro.

Eskultorearen seme eta Txillida-Belzunze fundazioko presidente Luis Txillidak azaldu du pieza ez zela museo batean gordetzeko sortu, baizik eta kalean jartzeko. "Obra hau Bilbon egoteko pentsatuta dago", zehaztu du, eta gogorarazi du bere aita "oso pozik" egongo litzatekeela obra Bilbon eta espazio publikoan delako berriro.

Obra, "agertoki ezin hobean"

Obraren aurrean gelditzea nahikoa da haren indarra eta presentzia ulertzeko. Mikel Onandia historialariak azaldu duenez, "Bilboko tradizio metalurgikoari omenaldia egiteko sortu zen obra, 1991n, baina 1997ko ekainaren 18an aurkeztu ahal izan zuten,metroaren lanak amaitu zirenean". Historialariak nabarmendu du gaur egun ere indar berezia gordetzen duela: "Ia hamar urteigaro ondoren, Bilboraitzuli da, eta badirudi Txillida plazarako berariaz sortua dela".

Onandiaren hitzetan, piezak "bertikaltasuna du bere ezaugarri nagusia. Hemezortzi tonako pisua izan arren, beheko oinarri estuak bizitasuna ematen dio, eta agerian uzten du pisuaren eta grabitatearen arteko borroka. Bestalde, goiko lau besoek airea eta espazioa harrapatzen dituzte, eta Bizkaiko garabien eta Labe Garaien mundura garamatzate". Onandiak laburbildu bezala, "benetan obra bikaina da, eta leku honetan agertoki ezin hobea du".

Plaza Biribilean ikusi zuenak badaki eskultura hiriko egunerokoaren parte izan zela hogei urtez. 2018an handik eraman zutenean, hutsune arraroa utzi zuen Bilbon. Gaur, baina, kokaleku berrian dagoeneko, Arte Ederren Museoarekin eta Fosterren eta Uriarteren eraikinekin mintzatzen da, arduradunek nabarmendu dutenez. Burdina eta kristala, memoria eta modernitatea, tradizioa eta etorkizuna, aurrez aurre. Sinbolo baten berreskuratzea.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.