artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Beldurraren inperioa

Prince McVeigh and the Turner Blasphemies animazioa ikusten ari nintzela pentsatu nuen nola sentituko ote den Kara Walker, lanaren egilea, garai hauetan Estatu Batuetan bizita.

beldurraren-inperioa
Kara Walkerren animazioaren irudi bat. Arg/ Sikkema Jenkins

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urtarrilaren 15a

Bere lan gehienetan bezala, filmean garai viktoriarrean modan egon ziren paperezko siluetak eta itzalen antzerkia erabiltzen ditu edertasun handiko irudiak sortzeko. Baina formalki soilik dira ederrak: pertsona beltzen kontrako biolentzia mota mordoa erakusten dute, bortxaketatik lintxamendura. AEBen narrazio epikoaren irudikapen edertua eta gertakizun historikoen gordintasuna kontrajartzen ditu Walkerrek. Fintasunaren eta bortizkeriaren arteko joko horretan, filmaren une batean Trumpen aurpegia hondo bezala sartzen du Walkerrek, gizon zuriek beltz bati arma eskuan jarri eta gudan hiltzera bidaltzen dutela erakusten duen eszena batean.

2021ekoa da lana, hau da, Trump boteretik kanpo geratu zenekoa, eta sekula itzuliko ez zela pentsatzen genuenekoa. Kapitolioari egindako erasoagatik kartzelatuko ote zuten amesten genuenekoa. Hala ere, ez zen gai berria Walkerrentzat: 30 urtez egin ditu AEBetako arrazismo historiko zein garaikidea kritikatzen duten lanak. Artista politiko eta kontzientziatua da, eta jarrera horrek mundu mailan aitortua izatera eraman du. Jarrera berberak, ordea,wokearriskutsua bilakatzen du bere herrialdeko agintarien begietara.

Orain dela hilabete batzuk, Trumpek Smithsonian museo historikoaren erakusketak aldatzea eskatu zuen. Bere ustetan, Amerikako historiaren "gauza itsusiei" garrantzi handiegia ematen zitzaien, eta esklabotzaz aritzen zen atal guztia kentzea agindu zuen. Dirudienez, istorio politak gustatzen zaizkio soilik,Disney style-koak (bera printzea, erregea edo guda-garailea delarik, noski).

Walkerren animazioa ikusten ari nintzen egun berean, ICE zerbitzuko agente batek Renee Nicole Good tirokatu eta hil zuen bere kotxearen barnean, autoarekin eraso egingo ziola argudiatuta. Lintxamenduak ez daude modan jada AEBetan, baina ez da aitzakia handirik behar beltza, etorkina,chicano-a,queer-a, pobrea edotawoke-a kontsideratzen den norbaiti tiro bat buruan sartzeko. Eta zerbait falta ez badafar westhorretan, armak dira hori.

Zaborra gauez ateratzen ari dela bizilagunMAGAbatek tirokatuko duen beldur biziko ote da Walker? Erraza izango da justifikatzea eskuan zeraman poltsan lehergailu bat egon zitekeela. Yankiak munduarekin egiten ari direna ikusita loak hartzea kostatzen bazait niri zenbait gautan, Bilboko nire logela lasaian eta su-armarik ez duten bizilagunez inguratuta, begiak itxiko ote ditu Walkerrek? AEBetan, artista kritikoa izatea profesio arriskutsua bilakatu dela ematen du.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.