artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ezjakintasuna

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

ezjakintasuna
Edouard Manet, Txirulari gaztea (1866), xehetasuna.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Martxoaren 5a

Gobernuan dagoen koalizioaren erantzunak baztertu egin du berezko lege proposamenak aurkeztea; ez ditu beharrezkoak ikusten. Hala ere, harritu nau aipatutako bi txostenetan esaten dena kontuan ez izateak, eta EH Bilduk eta Sumarrek egindako eskaera hain hitz gogorrekin edo hainbesteko ziurtasunarekin baztertzeak. Erantzuna eman duen legebiltzarkide jeltzaleak, proposamena atzera botatzeko arrazoiak eman beharrean, eraso dialektiko batekin hasi du bere diskurtsoa, eta "populismoa, demagogia eta klientelismoa" hitzak erabili ditu ekimen legegilea baztertzeko. Populismoek eta demagogiek ez dute arrazoirik ematen beren argumentuetarako, emozioetan eta diskurtso hutsetan oinarrituta egotenbaitira, baina legebiltzarrean entzundakoa —proposamena aurkeztu duen taldearen ideologiarekin bat etorri edo ez— txosten tekniko batzuetan oinarrituta dago. Zaila egiten zait Lanartea izeneko elkarteak eta Siadecok idatziz jasotakoari demagogia deitzea. Bestalde, klientelismohitza bera ulertzea ere zaila egiten zait testuinguru horretan. Kultur sisteman lan egiten dutenak zeinen klienteak dira? Edo EH Bildu eta Sumar dira kultur sektorearen klienteak? Ez dut ulertzen.

Baina gehien harritu nautenak jeltzaleen diskurtsoaren azken hitzak dira; atzerrian inbidiaz begiratzen digutela esaten duen pasartea auzo lotsa emateko modukoa iruditu zait. Zertan oinarritzen da horrelako baieztapena egiteko? Zeinek zeri begiratzen dioinbidiaz? Espainiako erreferentziak hartuta —eta horrela ibiltzen dira gure politikari gehienak—, itsuen herrian, begibakarra alkate. Zein ari da demagogia egiten?

Azkenik, "prekaritateak ez dakar lanak okerragoak izatea; askotan, artistek barruan duten bulkada bestelakoa da" esaldia ulertzea zaila egiten zait. Lehenbiziko zatiarekin ez nago ados, bigarrena norbaitek azaldu beharko dit; bien arteko elkarketak ezjakintasuna adierazten du, etagaurko artikuluko bigarren esaera: ezjakintasuna ausarta da.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.