artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Topagunea IV eskultura monumentala Bilbotik Chillida lekura

Eduardo Chillidaren (1924-2002) Topagunea IV (1973), Arte Ederren Bilboko Museoko eskultura monumental eta ikonikoenetakoa, Chillida Lekura (Hernani, Gipuzkoa) joango da bidaian martxoaren 3an, eta, bertan, hurrengo hilabeteetan egongo da erakusgai, Fosterrek eta Uriartek museoa handitzeko diseinatu dituzten obrak amaitzen diren arte.

topagunea-iv-eskultura-monumentala-bilbotik-chillida-lekura

| 2023ko Martxoaren 6a

Gertaera hori, gainera, atariko paregabea izango da, eskulturagile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoz museoak 2024an garatuko duen Eduardo Chillida 100 urte jarduera-programari begira.

Topagunea IV eskulturaren instalazioa proiektu berritzailea da, eta Euskadiko arte munduaren eta sektore industrial zein teknologikoaren arteko sinergiak sortzen ditu. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa dauka.

Honako hauexen laguntzajaso da proiektuan: Tecnalia, Estatuko ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena dena; eta Loire Gestamp, Estatuko makina-erremintaren fabrikatzaile handienetakoa dena eta Hernanin kokatuta dagoena. Horrez gain, eskultura monumentala mugitzeko orduan, lurraldeko enpresa hauen arteko lankidetza estua ere garatuko da: Grùas Goiherri, lekualdatzeko; Embalan 3, bilgarrian sartzeko; eta Transbillasante, garraiatzeko.

Eskulturaren instalazioa Chillida Lekuko Zero Grabitatea erakusketaren barruan dago kokatuta, eta, bertan, lebitazioaren kontzeptua zein grabitatearen legearen aurkako borroka arakatzen dira. ldeia hori Topagunea serieko hormigoizko eskulturetan gauzatzen da, batez ere. Topagunea IV altzairuzko kableen bidez dago esekita, eta lurzorutik zentimetro batzuetara dago kokatuta. Gorapen arin horren ondorioz, pisua "ezereztu" egiten da, eta materiak lebitatu egiten du.

Datorren martxoaren 30ean Chillida Lekun aurkeztu ondoren, pieza bertan egongo da erakusgai, harik eta Bilboko museoa handitzeko obrak amaitzen diren arte. 2024an, Topagunea IV berriro bueltatuko da Bilbora, eta harrera-guneko atari berrian jarriko da ikusgai. Horrela, eskulturagileak giza topagunea adierazteko zeukan asmoa berreskuratuko da; artearekiko topagunea, kasu honetan.

Topagunea lV

Lan hau Topagunea izenburu generikoa duten zazpi piezak osatutako serieko laugarrena da; Chillidak José Antonio Fernandez Ord6nez ingeniariarekin batera egin zituen lan horiek hamarkada batean (1964tik 1974ra). Eskala monumentalekoak dira, eta leku publikoetan erakusgai jartzea dute helburu. Hari dela eta, eskulturagilearen hitz hauek eskultura horien ekoizpena bultzatu zuen espirituaren adierazgarri dira: "topaguneak, elkarrizketarako eta bizikidetzarako lekuak".

Chillidak eskultura hauetan jorratutako oinarrizko ikerketetako bat formen egituraketa espaziala izan zen, baita inguratzen dituen kanpoko eremuaren eta haien barruko eremuaren arteko harremana ere. Berak idatzi zuenez, "arazo berbera dago nire lan gehienetan: kanpoko bolumen positiboen ondorioa etajatorria den 'barruko eremuarena'... nik neuk hiru dimentsioko hutsa zehaztu nahi dut hiru dimentsioko betearen bidez, aldi berean haien arteko nolabaiteko elkarrizketa ezartzeko".

Piezek badute beste ezaugarri bateratu bat (serieko lehenengo biek izan ezik, egurrezkoak eta Corten altzairuzkoak dira-eta), hau da, hormigoi armatuaren erabilera. Chillidak elementu horren adierazpenÀ‚­ezaugarriak goraipatzen zituen. Burdinazko egitura eta hartxintxarÀ‚­osaketa agerian daudenez, badirudi materialak arnasa hartzen duela. Herren ondorioz lortutako eskulturak leku arkitektonikoa sortzen du, baina baita organikoa ere.

Topagunea IV eskulturaren pisua 13,5 tonatik gorakoa da, eta 215 x 475 x 408 cm neurtzen du. 1973tik 1974ra bitartean egin zuen, eta, 1982an, Chillidak berak dohaintzan eman zion museoari. Orduan, bere ikuskaritza zuzenaren pean jarri zen eraikin modernoko antzinako beheko solairuan. 2000ko ekainean, berriro ere bere zuzendaritzapean, eraikin modernotik zabaltzen den gaur egungo Chillida plazan lekuratu zen pieza.

2017an, museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Sailak harrizko materialetako teknikari espezialista eta eskulturagilearen hormigoietako jarduketetarako erreferentea den Javier Chillidaren laguntzaz egin zuen eskultura kontserbatzeko eta zaharberritzeko erabateko tratamendua.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.