artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arteari loturiko BEZa: Bruselak Espainiar estatua auzitegira eraman du

Europan, Espainia da artelanen gainean %21eko BEZ tasa aplikatzen duen estatu kide bakarra, eta Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrera eraman du.

arteari-loturiko-beza-bruselak-espainiar-estatua-auzitegira-eraman-du
Bilboko 2025-eko FIG azoka.

| 2026ko Ekainaren 2a

Europar Batzordeak Justizia Auzitegira jo zuen, joan den martxoan, Espainiaren aurka, 2022/542 direktibak (EB) dakarren aldaketa ez gauzatzeagatik. Aipatutako direktiba horrek baimena ematen die estatu kideei BEZ tasa murriztuak aplikatzeko artelanen, objektu zahar eta bilduma objektuen salmentetan. Arau hori 2024ko abenduaren 31ren epean txertatu ez duen estatu kide bakarra izanik, Madridek zigor ekonomikoak jasan ditzake. Bruselak "larri eta iraunkortzat" jo du arau-haustea, eta merkatu bakarraren barruko lehia-distortsioak zein mugaz gaindiko transakzioetan zerga bikoitza ezartzeko arriskuak nabarmendu ditu.

Espainiar estatuan, galariek saltzen dituzten artelanei %21eko tasa arrunta ezartzen zaioe, ohiko ondasunei aplikatzen zaiena, alegia. Estatu frantsesak %5,5 aplikatzen du, Italiak %5, Alemaniak %7 eta Belgiak, 2026az geroztik, %6. Horrela, aldea ehunekoaren hamasei punturaino iristen da. Arte bisualetan 24.000 artista profesional baino gehiago eta 11.000 zuzeneko lanpostu inguru egon arren, Estatu Espainiarrak munduko arte-merkatuaren %1 inguru besterik ez du ordezkatzen azken hamarkada baino gehiagoan.

Egoera are gatazkatsuagoa da arlo horretako Madriden legedia bera konplexua delako: bere lana zuzenean saltzen duen artista bati %10eko zerga ezartzen zaio; lan bera komertzializatzen duen galeriari, berriz, %21ekoa aplikatzen zaio (nolanahi ere, kasu batzuetan hartzen duen partearen gainean kalkula dezake). Liburuak %4ko tasa du, eta zinemak zein antzerkiak %10ekoa 2017-2018az geroztik. Rajoyren gobernuak 2012an kultur BEZa %8tik %21era igo zuenetik Arte bisualak tasa osoan geratu dira; zuzenketa ez zaie inoiz galeriei iritsi.

Lan-sektore bat oso kexu

2025eko abenduan, mila artista eta galerista baino gehiagok manifestu bat irakurri zuten Madrilgo Círculo de Bellas Artesen, direktiba berehala indarrean jarri eta tasa Europako bataz bestekoarekin parekatzea eskatzeko. 2026ko otsailean, 200 bat galeriek, tartean euskal lurralde gehienetakoek, ateak itxi zituzten aldi berean, "Ateak itxita %21ari" lelopean, eta, bide berean, erakunde publikoei artelanak doan mailegatzeko prozesu guztiak eten zituzten. Senatuak aho batez onartu zuen gobernuari jarduteko eskatzen zion ebazpen bat, nahiz eta ez izan loteslea. Exekutiboaren aldetik, kontraesanak darrai: Ernest Urtasun (Kultura Ministerioa) jaitsieraren alde agertu zen, pilota Ogasun Ministerioaren teilatura botaz, eta azken horrek gaia ez zela "lehentasunezkoa" erantzun zuen.

Gaiak indarra hartu zuen berriro maiatzaren hasieran.

Maiatzaren 6an, Arte Garaikideko Galerien Batzordeak agiri bat zabaldu zuen, gobernuari eta oposizioari alderdi politiko guztien arteko akordio bat eskatzeko, kultur BEZa murriztua onar zezaten. "Ez dugu BEZa jaistea eskatzen kapritxo hutsagatik edo modu arbitrarioan; berdintasun-baldintzetan lehiatzeko beharra defendatzen dugu", idatzi du erakundeak. Ogasun Ministerioak martxoan adierazi zuen direktibaren gauzapena "parlamentuko izapidetze-prozesuan" zegoela: ez da inolako testurik etorri ondoren. Estatu espainiarrak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren isun penalak jasan ditzake hemendik aurrera, araudia bete arte.

—JdA-tik ekarria


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

nork-nola-barre

Nork-Nola Barre

Oier Iruretagoiena

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 13tik
2027ko Urtarrilaren 17ra

ground-rules

Ground Rules

Alejandro Cartagena

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 17ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.