artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gudak gelditu ez duena

Orain dela egun batzuk Yasmine Nachabe Taan-en mezu bat jaso nuen, komisariatu duen azken erakusketarako gonbidapenarekin.

gudak-gelditu-ez-duena

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 18a

Ohikoa da antzeko ikerketa gaiak dauzkaten urruneko lagunei halako mezuak bidaltzea, etorriko ez direla ongi dakigun arren; zertan gabiltzan jakitekobidaltzen dizkiogu elkarri, proiektuek aurrera egiten dutela kontatzeko. Zenbaitetan, erakusketa edo kongresua oso urruti ez bada, eskapadatxo bat egiteko aitzakia ederra ematen digute halako abisuek.

Ez da oraingoan hala izango, ordea: Yasmine Mundu Arabiarreko Artearen Institutuko zuzendaria da, eta erakusketa bertan irekiko da ostegunean, Beiruten. Asko poztu ninduen gonbitak, azken hilabeteotan, Israelek Libanoren kontrako eraso bortitz eta ilegalak hasi zituenetik, gudaren egoerari buruzko mezuak besterik ez baitiogu elkarri idatzi Yasminek eta biok. Zer moduz zegoen galdetzen nion eraso bat zegoenean, eta berak bere egunerokoa kontatzen zidan: hiritik egun batzuetarako atera zenekoa, bere auzoa bonbardatuko zutenik uste ez bazuen ere, hirian zabaldutakokaos sentsaziotik atseden hartzeko; lanera lo egin gabe joan zenekoa, gau osoan bonbak erortzen entzun zituelako; edota droneen zarata euren ohiko bizitzaren parte bihurtzen hasi denekoa.

Hortik poza Marie el-Khazen (1899-1983) argazkilari apurtzailearen erakusketa antolatzea lortu duela jakitean. Orain dela lau urte ezagutu nuen Yasmine, kongresu batean, eta harenilusioak eta bultzadak segituan harrapatu ninduten. El-Khazenen inguruan egin zuen ikerketa pasioz erakutsi zigun, eta Libanoko modernitatearen inguruko gogoeta zirraragarriak ekarri zizkigun. Orduan jada ari zen erakusketa honen aukeran pentsatzen. Hainbat oztopo gaindituta, azkenean iritsi da eguna.

Alde batetik, pena da erakusketa hain egoera bortitzean egitea, jende gutxiagok ikusiko duelako. Baina basakeria nagusi dugun aro honetan, non patioko bully-ek gobernatzen gaituzten eta adimen artifizialaren garapen azeleratuak pentsamenduaren garrantzia ahaztera eraman gaitzakeen, gure alderdi humanistari inoiz baino fuerteago heldu behar diogu. Arteari buruz pentsatzen jarraitzea bada erresistentzia modu bat ere; artea sortzea eta kultura baztertzeari uko egitea. Gudek eta kontrolik gabeko teknologiak deshumanizatu nahi gaituzte, gizaki ez denak ez baitu giza eskubiderik. Horregatik, beharrezkoa da gizaki egiten gaituen pentsamendu abstraktua, sortzailea eta konplexua aurrera eramatea; egoera Gazakoa bezain larria ez den bitartean, non bizirautea den helburu bakarra, arteak eta humanitateak giza integritatearen helduleku izango dira.

Zorionak erakusketagatik, Yasmine!


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.