artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gaudí Museo berri bat irekiko dute Bartzelonan

Duela 100 urte hil zen arkitektoaren lehen eraikinetako batean, Teresianen Ikastetxean, jarriko lukete museoa martxan, 2028rako.

gaudi-museo-berri-bat-irekiko-dute-bartzelonan
Col·legi de les Teresianes, Bartzelona Arg/ Enfo CC Wikipedia

| 2026ko Ekainaren 23a

Antoni Gaudíren heriotzaren mendeurrena gogoratzen ari den honetan (1926ko ekainaren 10a), Bartzelonako Udalak iragarri du arkitektoaren ohorezko museo berri bat irekiko duela 2028rako. Proiektuaren helburua kataluniar modernismoaren maisuaren bizitzan eta obran espiritualtasunak izan zuen garrantzia argitara ematea da. Iragarpena, Leon XIV aita santuak ekainaren 10ean Sagrada Famíliaren dorrerik altuena (Jesusen dorrea) inauguratzeko Bartzelonara egin zuen bisita baino egun batzuk lehenago zabaldu zen.

Vatikanoak baimena eman du etorkizuneko museoa Teresianen ikastetxe erlijiosoan egokitzeko. Eraikin hau Antoni Gaudíren lehen lanetako bat da, 1888 eta 1890 artean eraikitakoa, eta publikoarentzat zabalduko den lehen aldia izango da. Eraikinak, tamaina nahiko apalekoa arkitektoaren ondorengo lanekin alderatuta, Enric d'Ossók sortutako Jesusen Teresianen Konpainia hartzeko diseinatu zen hasiera batean. Adreiluzko fatxadarekin, Gaudík kongregazio erlijiosoaren pobrezia-botoa errespetatu nahi izan zuen ekai merkeak erabiliz, nahiz eta horrek elementu apaingarriak lantzeko aukera eman zion. Leiho eta irekieretan burdin forjatua ere landu zuen, Güell Jauregia bezalako beste maisulan batzuetan ere aurki daitekeen bere material kuttunetako bat. Ikastetxearen egitura laukiak, gainean dituen almen angeluarrek eta gezi-leihoak gogorarazten dituzten leiho estuek Avila-ko Santa Teresaren Barne Gaztelua (1577) liburua ekartzen dute gogora; gazteluaren metafora erabiliz, arimak perfekziorantz egiten duen bidea azaltzen duen kontakizuna, hain zuzen.

Museoaren proiektuak Gaudí ikuspegi espiritualago batetik erakusteko helburuari erantzuten dio. Arquitectura Genis Planelles agentziak, zuzendaritza teknikoko lehiaketaren irabazleak, punta-puntako teknologietan oinarritutako museografia moderno baten aldeko apustua egin du. Ikus-entzunezko murgiltzaileen garapenean espezializatutako Ingeniería Cultural enpresak ere parte hartzen du proiektuan. Gaudíren eraikuntzen iruditze birtualak aurreikusten dituzte, baita errealitate birtualeko esperientzia baten bidez bere sormen-prozesua ezagutzeko gela bat ere. Maketa fisikoa eta jatorrizko dokumentuak horien osagarri gisa etorriko dira.

Espiritualtasunak leku garrantzitsua du "Jainkoaren arkitektoa" deitzen zaion horren bizitzan eta obran. "Bere garairako guztiz berritzailea zen arkitektura-modu batean adierazten du bere fedea", azaldu dio Patrick Sbalchiero historialariak Vatican News-i. Gaudíren bizitzako azken urteetan, erlijioak gero eta leku handiagoa hartu zuen, bere karrerako proiekturik handienean murgilduta zegoen bitartean: Sagrada Família. Pariseko Orsay Museoak "Gaudí" izenburu soilarekin erakusketa bat eskaini zuen 2022an, haren arkitekturaren mailaz mailako sakralizazioa berretsiz, basilikaren adibidetik abiatuta. Balio katolikoekin bat eginez, erosotasun materialei uko egin zien.

Gaudírengan fedeak zuen garrantzia sakonago aztertzen ari da azkenaldian: 2025ean, Frantzisko Aita Santuak arkitektoa dohatsu izendatzeko prozesua mahai gainean jarri zuen berriro, "beneragarri" deklaratuz. Harrezkero, prozedura urrats horretan blokeatuta dago, bururaino iristeko mirari bat aitortzea beharrezkoa baita.

Museoaren proiektua Bartzelonako "any Gaudí" (Gaudí urtea) egitasmoaren parte da; 2026 osoan zehar garatuko den programa honek Gaudíren kultur ondarea nabarmentzea du helburu, ezagunak diren monumentu ugariez harago. Kataluniako Generalitatearen ekimenez, nagusiki, hainbat ekitaldi antolatu dira Bartzelonan, Reusen eta Matarón. Urrian Gaudíri buruzko nazioarteko biltzar bat aurreikusten da, eta erakusketa finkoak nahiz ibiltariak antolatuko dira leku ezberdinetan. Casa Batllók eta Miró Fundazioak bat egin dute Gaudí, Joan Miró eta Joaquim Gomis (kataluniar modernismoaren hiru figura nagusi) ardatz dituen erakusketa bat diseinatzeko.

Teresianen Ikastetxeko museo honek aztarna berri bat utziko du Antoni Gaudík jada markatutako hiri batean. Dena dela, Casa Museu Gaudík, Sagrada Famíliaren Museoak eta UNESCOren ondare gisa erregistratuta dauden zazpi monumentuk osatutako sare baten barruan zalantzak sortzen ditu: museo hau gai izango ote da bere burua nabarmentzeko eta maisu kataluniarraren lanari buruzko begirada benetan berri bat eskaintzeko?

—JdAtik ekarria.


lucy-beech

Lucy Beech

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Azaroaren 14tik
2027ko Urtarrilaren 14ra

local-ecology

Local Ecology

Jochen Lempert

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Azaroaren 21etik
2027ko Martxoaren 29ra

jorge-isla

Jorge Isla

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 24tik
2027ko Urtarrilaren 24ra

finissage

Finissage

Amaia Urra

Atoi (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 17tik
2026ko Abenduaren 12ra

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.