artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte plastikoen eta ikusikoen laguntza Programaren 2023ko deialdia ireki da Nafarroan

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

arte-plastikoen-eta-ikusikoen-laguntza-programaren-2023ko-deialdia-ireki-da-nafarroan

| 2023ko Martxoaren 15a

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute.

Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2023ko apirilaren 13ko, 23:55ak arte izanen da. Aurkeztutako proiektuak 2024ko martxoaren 20 baino lehen gauzatu behar dira.

Artistek, eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.

Ekoizpenerako laguntzak sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek. Argitalpenerako laguntzak, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.

Artista onuradunek Uharte Zentroaren instalazioak erabili ahal izanen dituzte, nahi izanez gero, lanerako leku bat izanen dute urte osorako Zentroan, bertako baliabideak eta ekipamenduak erabiltzeko aukera ere izango dutelarik. Uharte Zentroak proiektuen eta artisten jarraipen desberdina eginen du proposamenaren arabera aholkularitza, laguntza teknikoa, kontaktuak edo beste edozein.

Bi modalitateetan aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen Ataleko burua eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Ane Rodríguez Armendáriz, Matadero-ko Egoitza Artistikoen Zentroko programen arduraduna; Fito Rodríguez, artista eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikide Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.

2024 urtean, Uharte Zentroak proiektu guztien aurkezpen kolektiboa egingo du ikusgarritasun-gune batean eta onuradunekin adostuta.

Oinarriak: https://www.centrohuarte.es/eu/arte-plastiko-eta-ikusizkoen-laguntza-programa-2023/



xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.