
Eta Amarika
Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Otsailaren 20a
Aurreko astean Ismael Manterolak Amarika aretoaz hitz egin zuen; horren ondorio, alde batetik, eta lokailuaz hastea gaurkoaren izenburua. Manterolak idatzitakoarekin bat nator, baina ez nuen aretoari eta haren inguruan elkartu direnei bermea eman gabe utzi nahi. Gainera, kasuak arteak erakundeen zein gizartearen aurrean duen irudiaz gogoeta egiteko ere balio behar digula uste dut.












