artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Carreñoren erretratua eta malenkonia

Jorge Oteizaren ‘Nire emaztearen erretratua' obra jarri dute ikusgai Oteiza fundazio museoan. Artistaren emazte izandako Itziar Carreñori aitortza egiteko balio du eskulturak.

carrenoren-erretratua-eta-malenkonia
Jorge Oteizaren 'Nire emaztearen erretratua' (1947) pieza, Altzuzako Oteiza museoan. Arg/ IÑIGO URIZ, FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 15 Décembre 2023

Hamalau urtez bizi izan zen Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908 – Donostia, 2003) Latinoamerikan, 1934tik 1948ra. Izan zen Bolivian, izan zen Kolonbian, izan zen Txilen, eta izan zen Argentinan. Aldi horretan, Oteizak sutsuki sortu zituen eskulturak, eta franko landu zituen buru formako piezak eta bustoak. Hain justu, Euskal Herrira bueltatu eta 75 urtera, atzerrian zela sortutako obra inportanteenetariko bat heldu da Oteiza museora, Altzuzara (Nafarroa): Nire emaztearen erretratua (1947). Bilboko Arte Ederren Museoak mailegatuta iritsi da pieza bertara. 2024ko ekainaren 23ra arte dago ikusgai. Gaur aurkeztu dute.

Jorge Oteizaren heriotzaren hogeigarren urteurrena biribiltzeko balio du obra museoan bistaratu izanak. Oteiza fundazioak hainbat ekitaldi antolatu ditu 2023a abiatu zenetik, eta Nire emaztearen erretratua lanari dagokiona da azkena. Hauek dira lehenik izaniko batzuk: Estratuarteak erakusketa –Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalez Guerreiroren bildumek osatua–, Xabier Salaberriaren Frisoa, eta In perspective/20 Oteiza eta Messa di Voce programak.

1947an sortu zuen Oteizak Nire emaztearen erretratua, Buenos Airesen. Izatez, pieza Argentinan izan zen 1992ra arte. Obraren izenak garbi adierazten duenez, artistak bere emazte Itziar Carreño irudikatu zuen igeltsuz eginiko eskulturan. Are, lana Carreñori eginiko "omenaldi" gisara ulertu beharra dago, Bilboko Arte Ederretako Museoko kontserbatzaile Guillermo Zuaznabarren iritziz. Berez, museo horretako zuzendari Miguel Zugaza zen aurkezpenera joatekoa, baina, osasun arrazoiengatik, Zuaznabarrek helarazi ditu zuzendariaren hausnarketak. Besteak beste, nabarmendu du eskulturak ederki omentzen duela, irudiz, Oteizak alargundu berritan emazte zenari idatziriko poema sorta: Itziar. Elegia (1992).

Bi munduren elkarketa

Xabier Salaberria artistak diseinatutako taula baten gainean paratu dute obra. Bustoa igeltsuz egina da, leuna eta sotila. "Barrenetik kanpora eginiko eraikuntza batez, agerian dago Oteizaren esentziazko eskematismoa. Horrez gain, eskultura honetan genesi bat ikus dezakegu; Oteizak ordutik aurrera garatuko zuen estiloaren lehenbiziko zantzua, Arantzazuko apostuluetan ikusten denaren antzekoa", esplikatu du Zuaznabarrek. Eskulturan bi mundu elkartzen direla uste du. "Mundu intelektuala eta afektiboa".

Izan ere, dikotomien uztarketa ere bada Nire emaztearen erretratua. Elementu "antagonikoen" konposizioa, Zuaznabarren esanez: "Hutsuneak eta beteak, alderdi primitiboa eta modernoa, tokikoa eta transbertsala, lurtarra eta zerutarra, iragana eta oraina; horiek guztiak biltzen ditu Itziarren obrak". Ukimenaren bidez ere nabari liteke aldebikotasuna. "Hala iradokitzen du materialak berak ere, igeltsu patinadun eta grisak: azal fin baina bortitza du, leuna baina gordina".

Adituen esanetan, bustoari so, ikusleari aise pitz dakioke galdera bat: Itziar Carreñoren izaeraren ispilatzea ere ba ote den haren forma. Irribarre ahuleko pertsona bat dago irudikatua, begirada pixka bat beheratua duena. Transmititzen duenaren harira, Zuaznabarrek Rafael Moneo arkitektoaren gogoeta bat gogoratu du. "Moneok zioen Itziarren etsipena ikusten dela piezan". Kontrara, "malenkoniarekin" lotzen du berak bustoaren adierazpena.

Eskulturaren izena auzitan jarri beharra ere nabarmendu du Zuaznabarrek. Izan ere, dioenez, Oteizak bazuen lanari beste izenbururik jartzea: hala nola Itziar Carreñoren erretratua. Baina emazte hitza erabili zuen, izen-abizenen ordez. Horregatik, Itziar Carreñoren izena aldarrikatzeko garaia dela nabarmendu dute Altzuzako aurkezpenean, haren figura goratzekoa.

Ez da jakina Oteiza damutu ote zen, baina bestela jokatu zuen 1953an. Itziarren erretratua izendatu zuen lan bat orduan. Hain zuzen, hori ere ikusgai da, bustoaren ondoan, hainbat argazkiren alboan.


maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).