artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ikusmena eta begirada

Ikusten dugunaren errepresentazio zuzena egitea izan da artearen zereginetako bat, Errenazimentutik aurrera behintzat. Hala ere, asmo horrek jarrera oso ezberdinak izan ditu historian zehar. Ikusten dugunaren irudi objektiboa pintatu nahi izan zuten artista askok XVI. eta XVII. mendeetan.

ikusmena-eta-begirada

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Février 2024

XVIII. mendearen bukaera aldera, aldiz, ikuspuntu bakarrari begirada subjektiboa proposatu zion Erromantizismoak. XIX. mendearen aurrerapen zientifikoek eta teknikoek ikusmenaren mekanismoak aztertu zituzten, eta horrek artean eragin nabarmena izan zuen. Begirada baino gehiago, naturalismoak ikusmenaren errepresentazioa bilatu zuen, hau da, begiak nola ikusten duen ikertu behar zen, gero handik pinturara eramateko. Inpresionismoak horretan egin zuen lan XIX. mendea bukatzen ari zen bitartean: naturaren errepresentazio zientifikoan edo benetakoan, argazki kamera nagusitzen ari zen bitartean. Begian gertatzen zenaren irudikapena sortzea ez zen erraza, eta horregatik artista askok natura bera moldatzeko tentazioa izan zuten benetako irudiak lortu ahal izateko. Horietako bat Monet izan zen. Artistaren azken urteetan Givernyko etxean zubi batek gurutzatutako urmael baten inguruan lorategi oparoa landatu zuen pintura esperimentuak egin ahal izateko.

Guggenheim museoan dagoen Marine Hugonnier artista paristarraren Meadow Report (Landa-txostena) izeneko filmak ikusmenaren eta begiradaren arteko tentsioa aztertzen du. Horretarako, Moneten Givernyko lorategira bueltatzen da, baina gaur egungo baliabide artistiko eraginkor eta nagusi baten bidez: kamerarekin. Teknologiak bakarrik ahalbidetu dezakeen zehaztasunaren bidez, Hugonnierren kamerak lorategiko nenufar batera hurbiltzen gaitu eta, pixkanaka, eremua zabaltzen du, urmael osoa eta zubi famatua ikusteko aukera ematen digun arte. Hortik aurrera, gure begiak eremu zabal bat ikustera ohitu direnean eta lorategiaren ikuspegi zabala espero dugunean, artistak kameraren lentea kentzen du eta dena desitxuratuta geratzen da, Moneten kataratadun begiek ikusten zutenaren antzera.

Lentea kentzearen keinu sinpleak lana iraultzen du, hausnarketa ezberdinak eraginez: begiaren eta buruaren arteko oreka mundua ezagutzeko, teknologiaren eta zientziaren subjektibotasuna, filmetako generoen arteko mugen gainekoa (dokumentala, fikzioa, sormena), naturaren desagerpena, eta abar. Azken ideia hau Meadow Report izenburutik dator, erreferentzia egiten baitio 1972an idatzi zen izenburu bereko klima aldaketaren gaineko lehendabiziko txosten zientifikoari. Ezagutzen dugun natura zehatz hori, bat-batean, abstrakzio lausotua bihurtzen da giza akzioa sinbolizatzen duen lente kentze hutsaren bidez. Antropologo formazioko artistak badaki zertaz hitz egiten ari den gizakiaren begirada eta akzioa aztertzen dituenean.

35 milimetroko proiektore erraldoiaren soinu errepikakorrak atera ninduen harriduratik eta hausnarketatik Hugonnierren 10 minutuko filma bukatu zenean.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).