artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lemoizko zentral nuklearra Azkuna zentroan sartu du Ixone Sadaba artistak

Eraikinaren hondakinetan 1:1 eskalan ateratako argazkiekin osatu du erakusketa sortzaileak. ‘Escala 1:1' deitu du mostra, eta proiektu nuklear hura sinbolo gisa landu beharrean, objektu gisa aztertzea izan du erronka.

lemoizko-zentral-nuklearra-azkuna-zentroan-sartu-du-ixone-sadaba-artistak
Ixone Sadaba artistaren 'Escala 1:1' erakusketa, Bilboko Azkuna zentroan. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Irene Barañano Diaz [BERRIA.eus]
| 25 Février 2025

Azkenean martxan sekula jarri ez bazen ere, Lemoizen (Bizkaia) eraikitako zentral nuklearra osatzekoazen azpiegituren multzoak 1,8 kilometro karratu hartzen ditu Barasorda kalan, eta erreaktoreek 55 metroko altuera eta 40 metroko diametroa dute. Zentralaren gaiak garai batean hartu zuen dimentsio politiko, sinboliko eta soziala ere ez dagutxiesteko modukoa. Ixone Sadaba artistak (Bilbo, 1977), baina, zentralaren dimentsio "inperial" horiei heldu, eta errealitatean diren bezala irudikatu ditu Escala 1:1 esposizioan.

Lemoizko zentralaren benetako neurriak kontuan hartuta, Bilboko Azkuna zentroko erakusketa aretoan, zentralari buruzko argazki bilduma egin du. "Erakusketa gelaren barruan zentrala sartzeko", hainbat teknika uztartu ditu, esaterako, erakusketa aretoa Lemoizko zentral nuklearraren irudiz eta bertan topatutako objektuz betetzea.

Artistak, argazkien bidez eman nahi izan du sarbidea "herriarentzat traumatikoa den" eta publikoarentzat itxita dagoen azpiegitura horretara; izan ere, obrak bertan behera utzi zirenetik lau hamarkada igaro dira, eta itxita dago ordutik. "Lanaren helburua eztabaida berpiztea da, gatazka hura ezagutuez zuten belaunaldi berriek ere auzi honen inguruan hausnartu ahal izateko", azaldu du Carles Guerrak, proiektuaren komisarioak.

Zentralaren inguruko auziaren eragina ere nabarmendu nahi izan dute erakusketarekin. Artistak eta komisarioak aipatu dutenez, azpiegitura hutsa dena "sinbolo" bihurtu da jadanik. "Geruza askotara igaro zen", azaldu dute, eta proiektuak dimentsio sozialean, politikoan, humanoan zein ekologikoan izandako eragina nabarmendu dute. "Lan honen bitartez, Lemoiz Azkuna zentroan sartu da 1:1 eskalan. Eskala horrek ihes egiten die objektuak eta istorioak beti handitzen ibiltzen diren autoritarismoei", esan du komisarioak.

Zentralaren neurriekin fidel jokatzea izan dute erronka. Zentralaren tamaina den bezalakoa erakutsi nahi izan dute; ez handiagoa, ez txikiagoa. Horren erakusgarri da hamabost argazki sekuentziaren proiekzioak osatzen duen erakusketako pieza nagusia. Panoramika oso bat erakusten duten sei argazkik osatzen dute sekuentzietako bakoitza, eta bost metro garai eta ia 38 metro luze den horma batean proiektatu dute. Pieza horrek Lemoizko hainbat tokitara garraiatzen du ikuslea: esate baterako, kanpoaldeko zenbait tokitara, zentrala hozteko eraiki zuten Urbietako urtegira eta erreaktorearen barrualdera. Horrela, lortu nahi izan duzentral nuklearrean bertan dagoen sentsazioa izan dezan ikusleak.

Lemoizen bertan aurkitutako hainbat objektu ere berreskuratu ditu artistak: horien artean dira oraindik argia ematen duten bonbilla fluoreszenteak zein langileen eskularruak eta kristalezko edalontzi dotoreak, bulegoetan egoten diren horietakoak. Objektu horiek jantzi egiten dituzte zentral abandonatuaren xehetasunak jasotzen dituzten argazkiak. Esate baterako, bulegoetako argazki bat ere ikus daiteke erakusketan, eta bertan egon ohi ziren bonbillak dira atzean piztuta jarri dituztenak.

Horrez gain, zentralaren obretan erabilitako aldamio bat ere berregin du Sadabak erakusketa areto barruan. Aldamio hori Cadaguako kondearentzat eraiki zuten, 1973an obrak begiraleku garai batetik ikus zitzan.Artistak azaldu du zergatik bihurtu duen hori ere erakusketaren parte: "Iberdrolak obrei buruz duen artxiboan topo egin nuen aldamio edo begiraleku honekin. Interesgarria iruditzen zait, uste dudalako, Lemoizi bizkarra eman beharrean, hari begiratu behar diogula, gure iraganari, orainari eta etorkizunari begiratzeko".

Hiru kamera mota

Proiektua 2020an abiatu zuen Sadabak, BBVA Fundazioaren Leonardo beka bat jaso zuenean Lemoizi buruzko ikerketa artistiko bat egin zezan. Ikerketaren emaitza Azkuna zentroko erakusketa aretoan kokatu behar zutela jakin zuenean, gela horren neurriko obra diseinatu zuen. Gero, argazkiak egitera atera zen hiru kamerarekin: analogikoa, digitala eta plakak erabiltzen dituena.

Erakusketa gelaren tamaina "oso handia" dela nabarmendu du artistak. Pieza nagusia, esaterako, ia 38 metroko luze dela zehaztu du. "Horregatik jolastu nahi izan dugu Lemoizen tamainarekin, eta zentrala erakusketa gelaren barruan sartu, nolabait, azpiegitura bat dela esaten diguten neurriak emateko". Objektuen dimentsiora ekarri nahi izan dute sinbolo bihurtu zena, eta neurtu egin dute, hau da, objektuak tratatzen diren moduan tratatu dute, komisarioak azaldu duenez.

Gatazka politikoaz haragoko beste kontakizun batzuk ere landu nahi izan ditu artistak argazkietan. Ikerketari ekin zionean, iruditu zitzaion Lemoizi buruz gizartera heldu den kontakizun bakarra auzi politikoarena izan zela, eta horrekin apurtu nahi izan zuen. "Gai asko biltzen dituzte azpiegitura horiek: sarrera debekatua, garai hartan Europan bortitzak izan ziren trantsizio guztiak, antropozenoa, eremuan loratu den landaredia basatia, azpiegituren tamaina inperiala, ingurumen biolentzia... Nik ezin ditut gai horiek guztiak azaldu, baina argazkigintza erabildezaket eztabaida horiek guztiak irekitzeko".

Erakusketa apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, eta artistak berak gidatutako bisitak ere egingo dira; hurrengoa martxoaren 26an. Erakusketaz gain, eskolako ikasleentzako tailerrak ere egingo dituzte zentraleko eremuan dagoen landarediari buruz, Jose Ramon Ais artistarekin.

1-1-eskala

1:1 eskala

Ixone Sadaba

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

Du 06 Février 2025
Au 27 Avril 2025


enfin-la-plage

Enfin la plage!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Juin 2026
Au 19 Juillet 2026

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 07 Mai 2026
Au 30 Aout 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 21 Mai 2026

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 Mai 2026

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 19 Mai 2026

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 18 Mai 2026

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 15 Mai 2026

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).