artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilbaoartek "Praktika Nomadak 2023-25" erakusketa zabaldu du Uribitarte40 aretoan

Aretoan ikusgai daude honako hauen lanak: Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Héléna Guy Lhomme, Caterina Morigi, Víctor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Peréz-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello.

bilbaoartek-praktika-nomadak-2023-25-erakusketa-zabaldu-du-uribitarte40-aretoan

| 3 Octobre 2025

"Praktika nomadak 2023-25" erakusketa URIBITARTE40 aretoan ikusgai izango da azaroaren 9ra arte. Proiektu honetan, BilbaoArtek sustatutako nazioarteko mugikortasun eta truke-programan parte hartu zuten zortzi artistek 2023 eta 2025 artean egindako egonaldi artistikoetan ekoiztutako lana jasotzen da. Programa horretan, Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia, Italia), Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria) eta JAD Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design (Paris, Frantzia) biltzen dira.

Programa Bilboko Udalaren laguntzari eta Otaola Ubieta Familiaren lankidetzari esker garatu da. Programak aukera ematen du hautatutako sortzaileek iraupen desberdineko egonaldiak egiteko Europa-mailako ekoizpen-zentroetan; era horretan, Bilbo, Bregenz, Paris eta Veneziako artisten, erakundeen eta testuinguru kulturalen arteko lotura sustatzen da.

Irailaren 26an, ostirala, URIBITARTE40 aretoan 19:00etan egingo den erakusketaren inaugurazioan izango dira, besteak beste, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kulturako alkateordea; Javier Riaño, BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria; nahiz Europako mugikortasunaren programa sustatzen duten ekoizpen artistikoko zentroetako ordezkariak.

Erakusketa Bilbon eta Venezian

Bilbo izango da erakusketa honen lehen egoitza, eta, ondoren, eta Veneziako Bienaleko Nazioarteko 61. Arte Erakusketarekin bat eginez, Fondazione Bevilacqua La Masan izango da ikusgai, Giudecca 621 (San Cosmo, 30133 Venezia) 2026an, irailaren 17tik azaroaren 3ra bitartean.

Ekoizpen artistikorako zentroek proiektu artistikoak egiteko denbora, espazioa eta baliabideak ematen dituzte, inskribatutako testuinguruetan. Praxiaren, trukearen, hausnarketaren eta espezialistekin, artistekin eta askotariko eragile kulturalekin batera egindako lanaren bidez, esperientzia horiek proiektuak sustatzen eta profesionalki garatzen laguntzen dute. Lan-ildo horretan, BilbaoArtek hitzarmenak eta lankidetzak ditu finkatuta ekoizpen artistikoko beste zentro batzuekin; hots, Europa-mailan, helburu eta xede berberekin lan egiten dutenekin eta egoitzetan dauden artistak trukatzeko aukera ematen dutenekin.

Erakusketaren "Praktika Nomadak" izenburuak, hain zuzen ere, truke artistikoko programaren funtsa laburbiltzen du, artistek beren egonaldietan zehar egiten duten lanaren izaera aktiboa eta praktikoa nabarmentzearekin batera, eta hori sormen-prozesuetan eta leku bakoitzean garatutako praktiketan fokalizatzen da. Aldi berean, mugikortasun- eta bidaia-zentzuari eusten dio, protagonistek Bilbo, Paris, Bregenz eta Venezia artean egiten dituzten joan-etorriak islatuz. Horrek, gainera, esplorazio- eta ikaskuntza-espiritua ez ezik, artisten eta erakundeen arteko lankidetza eta sare-lana ere ahalbidetzen du, ideiak, kulturak eta inspirazioak elkarri lotuz.

Oro har, proiektuan askotariko gaiak eta ikerketa-ildoak jorratzen dituzten lanak biltzen dira, eskultura, bideoa, soinu-instalazioa edo pintura bezalako lengoaia eta adierazpenen bitartez. Horietan agerian geratzen da praktiken, tekniken, ikaskuntzen eta horiek egiteko erabilitako testuinguruaren eragina.

Proiektuak eta ikerketa-ildoak

Proiektuen eta ikerketa-ildoen artean, besteak beste, honako hauek aurkitzen dira: Estatu Batuetako hiri inguruko etxebizitzaren irudikapena edo Estatu Batuetako ikus-entzunezkoen ekoizpenaren hegemonia estetikoa eta horrek mendebaldeko imajinario kolektiboan duen eragina Juana García-Pozueloren pinturaren bidez; gizakiaren nozioak eta interpretazioak esploratzea bizi-inguruneak kontuan hartuta (kasu honetan, Bilboko hiria) eta hori formatu handiko pinturetara eramatea, Harald Gmeiner-en kasuan bezala; merino ardiaren artilearekin egindako objektuak eta elementuak ekoiztea, sentsibilizatzeko eta giza espezieak beste izaki bizidun batzuekiko hartzen duen jarrera-moduak zalantzan jartzeko bide gisa, Héléna Guy Lhommeren kasuan bezala; itsas izakien exoeskeletoei buruzko ikerketa biomedikoak (hala nola, maskorrak eta itsas trikuak), mikroa eta makroa batzen dituen eta mundu garaikidearekin paralelismoak ezarri eta giza izaera iraultzeko aukerak jorratzen dituen ikerketa ireki gisa, Caterina Morigiren kasuan.

Eta horiekin batera, Europako paisaiaren desertifikazio ekologiko eta kulturaleko prozesuak, irudia, soinua eta Muranoren kristalezko prozesu eskultorikoak eta zeramika esploratuz, Saray Pérez Castillaren praktikan; beira leunduz eraikitako eskulturak, kolore desberdinetako kristal distiratsu txikiz osatutako materiala, iragazle gisa erabiltzean elementuen artean (ura, harria, airea) modu desberdinean lotzen dena, Víctor Ortuñoren eskutik; gorputzaren eta barruko espazioen arteko harreman emozionalen irudikapenaren bilaketa, Javier R. Pérez-Curielen bideo-instalazio eta eskulturen bitartez; edo gailuen sorkuntza, pertsonen arteko harremanak orekatzen dituzten sintonizadore biometrikoak, eta eraginkortasunaren nozioa zalantzan jarriz, berriz elkartzeko eta partekatzeko espazio bihurtzen direnak, Matteo Vettorello artistaren eskutik.


calima-express

Calima Express

Juf

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 19 Septembre 2026

ura-besterik-ez

Ura besterik ez

Roberto Chartam

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Juin 2026
Au 13 Septembre 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Juin 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).