artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arnulf Rainer gainmargolari austriarra 96 urterekin hil da

Esperimentazioaren artista izan zen Rainer; margolaritza eta argazkigintza muturreraino eraman zituen, narrazio oro keinuaren mende jartzen zuten "gainmargoketen" bidez.

arnulf-rainer-gainmargolari-austriarra-96-urterekin-hil-da
Arnulf Reiner, 1994ko biopikoan. Arg/ Oberau

| 16 de Enero 2026

Artearen munduak Bigarren Mundu Gerraren osteko azken erraldoietako bat galdu berri du, giza psikearen sakonunetako esploratzaile erradikala. Arnulf Rainer lasai zendu zen abenduaren 18an, 96 urte zituela. 1929ko abenduaren 8an jaioa Badenen, Vienatik gertu, Bigarren Mundu Gerrak markatutako Austria batean hazi zen, eta testuinguru horrek bere obra luzaroan baldintzatu zuen.

1940 eta 1944 artean, Traiskirchengo Hezkuntza Politikorako Institutu Nazionalean (Austria) ikasi zuen. Ondoren, bigarren hezkuntza utzi zuen, artearen ikuspegi naturalistak atzera botata. 1947an, arte moderno britainiarra ezagutu zuen British Councilek Klagenfurten (Austria) antolatutako erakusketa batean. 1949an Villachen (Austria) arkitekturan titulua lortu zuen arren, berehala aldendu zen esparru akademikotik, eta Vienako Arte Ederren Akademia utzi zuen hiru egun besterik ez bertan igaro ondoren.

1950ean, Hundsgruppe ("Txakurren Taldea") sortu zuen hainbat artista austriarrekin batera, tartean Markus Prachensky (1932-2011) eta Arik Brauer (1929-2021). 1951n egin zuten erakusketa bakarrak nagusi zen errealismo sozialistaren aurkako jarrera argia adierazi zuen. Bere lehen erakusketa pertsonala Frankfurten (Alemania) izan zen, 1952an.

1952tik aurrera, Arnulf Rainerrek Übermalungen edo gainmargoketak garatu zituen. Argazkiak, irudiak eta autoerretratuak geruza ilun eta urratuz estaltzen zituen. Formek lekua uzten zioten intentsitate psikikoari. 1960ko hamarkadan, bere Face-Farces lanek giza aurpegia desitxuratzen zuten. Bere lana Vienako Akzionismoarekin elkarrizketan aritu zen, baina inoiz ez zen harekin nahastu.

Mistizismoak erakarrita, 1950eko hamarkadan gai erlijiosoa jorratu zuen Gurutziltzaketen bidez. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan berriro heldu zion gaiari Gurutzeak, Martiriak eta Aingeruak sailetan, eta 1996tik aurrera Bibliaren gaineko esku-hartze piktorikoen bidez. 1994an, iktus batek mugarri pertsonala ekarri zion: "izar-argiaren eta aingeruen hegaldia" ikusi zuela aipatu zuen, eta hortik sortu ziren Mikrokosmos eta Makrokosmos sailak, 1996an amaituak. 1975ean, Kunst auf Kunst ("artea artearen gainean") praktika garatu zuen, Leonardo da Vincitik Goyara edota Van Goghetik Klimtera bitarteko artelanen erreprodukzioen gainean gainmargoketak eginez.

1978an Austriako Estatu Sari Nagusia jaso zuen, eta Austria ordezkatu zuen Veneziako Bienalean 1978an eta 1980an. 1981etik 1995era Vienako Arte Ederren Akademian irakatsi zuen. Bere lanak MoMAren, Guggenheimen, Tate Modernen, Pompidou Zentroan eta Chicagoko Art Institute-ren bildumetan daude. 2009an, hari eskainitako museo bat ireki zen Badenen. Sari ugarirekin saritua izan zen, besteak beste Max Beckmann saria eta zientzia eta artearen ohorezko gurutzea jaso zituen.

Bere heriotzaren berri eman zenean, hura ordezkatzen duen Thaddaeus Ropac galeriak, "gerraosteko artista eraginkorrenetako bat" izan zela azpimarratu zuen. Alexander Van der Bellen Austriako presidenteak, berriz, "Europako margolaritzaren historian sakon sustraitutako figura" gisa deskribatu zuen.

— JdAtik itzulia.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

lucy-beech

Lucy Beech

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 14 de Noviembre 2026
Al 14 de Enero 2027

finissage

Finissage

Amaia Urra

Atoi (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 17 de Octubre 2026
Al 12 de Diciembre 2026

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).