artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala

txillidaren-katalogo-arrazoituaren-azken-liburukia-argitaratu-dute
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. JON URBE / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2023ko Martxoaren 28a

Heldu den urtean beteko dira ehun urte Eduardo Txillida Juantegi (1924-2002, Donostia) sortu zenetik, eta, mendeurrenean ugalduko diren ekinaldien atariko, haren eskulturen katalogo arrazoituaren laugarren eta azken liburukia argitaratu dute artistaren ondorengotzak, Nerea argitaletxeak eta Kutxa fundazioak: Eduardo Chillida. Eskulturen katalogo arrazoitua IV (1991-2002). Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez kaleratu dute.

Aurrez argitaratutako hiru liburukiei batu zaie argitalpena, eta itxi egin dute, hala, hamar urtetik gorako tartea hartu duen lana. Azken zenbaki horrek, zehazki, artistak 1991 eta 2002 artean egindako eskulturak biltzen ditu, pieza bakoitzaren informazio xehearekin: data, materialak, jabeak, erakusketak, bibliografia eta argazkiak. Eskultorearen seme Ignacio Txillidak eta artistaren lanean espezializatutako Alberto Cabok osatu dute katalogoa, eta bietan lehenak katalogoaren bolumena nabarmendu du: "Katalogo hau, ziurtasun osoz, Eduardo Txillidaren eskulturen gaineko lan handia bilakatu da. Katalogo arrazoitua osatzen duten lau liburukietan ekoizpen zabala topa dezakegu, 1.400 eskultura baino gehiagoz osatua".

Txillidaren ondorengotzaren zuzendaritza zientifikoarekin osatu dute argitalpena, eta Caboren hitzetan, aipatutako aldian artistak egindako "eskultura guztiak identifikatzeko aukera ematen duen dokumentazio eta analisi lan historiografiko zorrotzaren eta zabalaren emaitza da".

Katalogoak Christa Lichtenstern arte historialariaren testu bat ere badakar, artistaren planteamendu estetikoak argitzeko —Txillidaren lanean eta pentsamenduan aditua da Lichtenstern—.

Artistaren corpusa finkatzea

Aurreko hiru liburukiek 1948 eta 1990 arteko lanak aztertzen dituzte, eta, haiei oraingo argitalpena batuta, 2.000 orritik gora hartu ditu katalogo arrazoitu osoak. Kosme de Barañok, Ina Buschek eta Renato Bocchik idatzitako testuak ere badakartzate aurreko liburukiek; Txillidaren lanean eta pentsamenduan espezialistak dira hirurak.

"Katalogo arrazoitu batek artista baten lanaren corpusa egiaztatzen eta finkatzen du, eta haren egiazkotasuna ziurtatu. Lan hau mendeurrenaren ospakizunaren testuinguruan argitaratu dugu, eta lagungarria izango da haren lanera zorroztasunez hurbiltzeko", nabarmendu du Cobok. Lana efemeridearen bueltan egin dutela oroitu du Ignacio Txillidak ere: "Artistari egin geniezazkiokeen aitorpenen artean handienetako bat da".

Kutxa fundazioko zuzendari nagusi Ander Aizpuruak, bestalde, Txillida "XX. mendeko artista nagusietako bat" izan dela aipatu du, eta haien erakundeari "oso lotuta" dagoela. Oraindik datak eta xehetasunak jakinarazi ez badituzte ere, oroitarazi dute aurten bertan hainbat hitzaldi eta jarduera izango direla mendeurrenaren harira.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.