artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte komertziala

Dirua dagoen herria arte galerien bidez neur daiteke. Zer motatako dirua dagoen ere galeriek erakuts dezakete. Neurri txikiko edo erdiko galeriak dauden hiriak arte merkatu arrunt xamarraren adierazleak dira. Hiri batean galeria izugarriak eta neurri handiko artea saltzen duten galeria asko badaude, aberats asko daudelako izango da, eta, gainera, gustu eskaseko jendea erakartzen dutenetakoak izaten dira.

arte-komertziala

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Urriaren 18a

Arte komertzialaren kontra sortu zen arte garaikidea, eta borroka horretan jardun du mende osoa baino gehiago. Hala ere, merkatuak jarrera errebeldea bereganatzen asmatu du, nahiz eta jatorrizko artelan asko merkatuaren kontra altxatu. Arte mota bat merkatuaren atzaparretan erori dela onartu arren, berehala konturatzen gara noiz sortu den artea saltzeko, eta noiz artisten asmoaren edo proiektu zehatz baten bidez.

Kezka kultural gutxi duen dirudun batek artea bere etxea dekoratzeko edo betetzeko erabiliko du, eta horretarako, arte saltzaile zehatz baten edo dekoratzaile baten beharra izango du. Azken hori aukeratzen badu, lehen aipatutako arte saltzaile zehatz horrengana joko du. Horregatik, arte komertziala egiten duten artistek irizpide jakin batzuk jarraitu behar dituzte: tamaina handiko lanak sortu, garaiko joerak jarraitu, norbere burua ondo saltzen jakin, distira handiko lanak egin, eta garesti saldu.

Mallorcatik idazten ari naiz gaurko zutabe hau, eta harrituta geratu naiz milioi erdi biztanlera iristen ez den hirian dagoen arte galeria kopuruarekin eta galeria askok daukaten tamainarekin; horietako bat edo beste jauregi izandako eraikuntza osoa hartzeko edo kale oso bat ezker-eskuin okupatzeko gai da. Harrituta utzi nau galeria horiek saltzen duten arte motak ere: tamaina handiko koadroak eta pisu handiko eskulturak. Zalantza handiena bezeroen inguruan etorri zait: Nork eros ditzake horrelako artelanak? Etxe izugarriak eta diru asko eduki behar dira horretarako. Gainera, bertan saltzen diren artelanek ez dute inongo interesik artearen ikuspegitik begiratuta. Aipatu dudan bezala, artelan askoren ezaugarria nabarmena izatean datza; hortik aurrera, gauza gutxi.

Sarritan galdetzen diogu gure buruari nola bereiz daitekeen asmo artistiko baten bidez egindako artelana asmo komertzialarekin egindako beste artelan batetik. Ez da erraza, batez ere artista askok arrakasta duen formula topatzen dutenean, baina merkaturatzeko moduek eta sareek pistak eman ditzakete. Esaterako, Mallorcako adibidearekin jarraituz, Palma hiriko galeria askotan ikusitako artelanek ez dituzte jarraitzen gaur egungo artearen diskurtsoak, luxuzko objektuak saltzean oinarritzen dira, kulturaren kezkak kontuan izan gabe. Errusiar edo arabiar aberatsen etxeak dekoratzeko egindako lanen itxura hartu nien, gehienetan, saltzen zituzten artelan haiei.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

uneen-paseoa

Uneen paseoa

ROZ

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Agorrilaren 21etik
2026ko Irailaren 27ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.