artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketeta San Telmo museoan

50 artista eta taldetik gora izango dira asteburuan museoan Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketetan

artista-liburuari-buruzko-viii-topaketeta-san-telmo-museoan

| 2023ko Azaroaren 16a

San Telmo Museoak eta Arteliburu 21ek asteburu honetan, azaroaren 17tik 19ra, Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketak antolatuko dituzte museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artistak eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte elizan egingo den erakusketan.

Gainera, hainbat hitzaldi egongo dira, besteak beste, aurtengo artista gonbidatuek, Julia Otxoak eta Ricardo Ugartek, eskainiko dituztenak. Horietan berariaz topaketa hauetarako sortutako lanak eskainiko dituzte. Horrez gain, ohi bezala tailerrak egongo dira familia eta gazteei zuzenduak eta baita poesia errezitaldiak ere.

Hala erakusketarako sarrera nola jardueretan parte hartzea doakoa izango da.

San Telmon izango diren topaketa hauek programazio zabalago baten parte dira, Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortuak. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin.

Asteburuko programazioa:

ERAKUSKETA

Azaroak 17, 18 eta 19. Elizan. 50 egile baino gehiagoren artista liburuen erakusketa

Ordutegia

  • Azaroak 17, 16:30 - 19:00
  • Azaroak 18, 10:00-19:00
  • Azaroak 19, 10:00 — 13:30

JARDUERAK

Azaroak 17

- 16:30 Inaugurazioa

- 17:15 Artista gonbidatuen hitzaldiak. Gaztelaniaz. | Del silencio y el libro, Julia Otxoa | Del círculo y el acero, Ricardo Ugarte

- 17:30-19:00. Gazteentzako tailerra. Euskaraz. | Sert-en mihiseak gure artista liburuan interpretatuz, Eluska Kortajarena. 16 urte baino gehiagoko gazteei zuzendua. Izen-ematea: bibliosantelmo@donostia.eus

- 18:15. Hitzaldia. Gaztelaniaz | El arte no es para tanto: los libros de artista de Luis Costillo, Eduardo Achótegui

Azaroak 18

-11:30-14:00. Liburuaren arte eta ofizioen inguruko solasaldiak. Gaztelaniaz. Materiales para encuadernación: opciones, características y cómo usarlos, Eva Rodríguez | Cabezadas originales, Eva Rodríguez | Charla improvisada de maquetación digital, Alfredo Gil | El libro de artista como recopilación de dibujos, Olaia Martínez

-17:00-19:00. Familientzako tailerra. Euskaraz. BETETA. Artista liburua: gardentasuna eta collagerekin jolastuz, Eluska Kortajarena.

Azaroak 19

- 12:00-13:30. Musika, nobela, poesia, kontakizuna. Elebitan.


kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.