artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo Guggenheimen Basque Artist Programerako hautatuak

Artista emergenteentzako Basque Artist Program izeneko programan parte hartzeko aukeratutako Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo artistek dagoeneko hasi dute New Yorkeko Guggenheim Museoan egingo duten egonaldia.

veronica-domingo-jorge-isla-eta-claudia-lorenzo-guggenheimen-basque-artist-programerako-hautatuak
Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo. Arg/ Gugenheim fundazioa

| 2023ko Azaroaren 24a

EAEko hiru artista gaztek lau asteko egonaldia hasi dute New Yorkeko Guggenheim MuseoanBasque Artist Programen edizio berriaren baitan.

Hirurak ere pozarren agertu dira abiatu berri duten abenturaren aurrean, aukera emango baitie beren ibilbide profesionalean aurrera egiteko, New Yorkeko eszena artistikoa gertutik bizitzeko eta arte-arloko hainbat komisario, artista eta erakunde ezagutzeko New Yorkeko Guggenheim Museoko profesionalen eskutik.

Ekimena arrakasta handiz gauzatu izan da aurreneko zortzi edizioetan —2015 eta 2022 bitartean—, eta Guggenheim Bilbao Museoak 2014ko abenduan Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte da. Akordioak bi erakundeen arteko lankidetza sendotzen du proiektu berrien bitartez, eta horien artean nabarmentzekoak dira bai artista emergenteei zuzendutako programa hau, bai Museoak urtero ateratzen dituen bekak EAEko graduatuak New Yorkera joan daitezen.

Programa honetan parte hartzeak eskaintzen duen aukera paregabearen erakusgarri dugu 2022ko uztailaren 8tik irailaren 6ra Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai izandako erakusketa kolektiboa. Izan ere, Museoaren 25. urteurrenaren harira antolatutako erakustaldi harkBasque Artist Programen ordura arteko edizioetan parte hartu zuten artista guztien lanak bildu zituen.

Artisten profila, labur-labur

Verónica Domingo Alonso (Bilbo, 1989)

Inprimatze-teknikak, marrazkia eta pintura lantzeko duen trebezia abiapuntu hartuta, memoria historikoaren zenbait pasarte geruza ezberdinen bitartez berreskuratzea eta egungo arazo politiko-sozialetako batzuk agerian uztea da bere lan artistikoaren ardatza. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn, Norwich-UK Arte Ederretako Unibertsitateko masterduna, Inprimaketa Grafikoko Bitartekoetan masterduna (UCLM/FNMT), eta doktoregaia da "Artea: Ekoizpena eta Ikerketa" programan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.

Jorge Isla Villacampa (Huesca, 1992)

Bere lana argazkigintzaz, eskulturaz eta bideo-instalazioaz baliatzen da errealitatearen ezaugarri immaterialak eta gure gizartearen kontsumitzeko eta ekoizteko moduak aztertzeko, behatzeko eta bilatzeko. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da San Jorge Unibertsitatean (Zaragoza), Ekoizpen Artistikoan masterduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta egile-argazkigintzan eta proiektu profesionaletan masterduna Madrilgo Lens arte bisualen eskolan.

Claudia Lorenzo Sainz (Logroño, 1988)

Bere jardun artistikoa haikuen eta komunitate jakin batera mugatutako jargoi edo lexikoen eraketa aztertzetik eraikitako paisaian oinarritzen da, eta objektu eskultorikora, pinturara edo marrazkira eramaten ditu haien egiturak. Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn, eta masterrak ditu bai MACBAren azterlan independenteen programan (PEI), bai UPV/EHUren artearen arloko ikerketan eta sorkuntzan.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.