artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Xare Álvarez izango da STM-ko Artea abian programan parte hartuko duen hurrengo artista

Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetzaren bitartez sormena sustatzeko helburua duen Artea abian proiektuak jarraipena izango du Xare Álvarez artistarekin. Bere lanekin osatutako erakusketa 2024ko maiatzean jarriko dugu ikusgai

xare-alvarez-izango-da-stm-ko-artea-abian-programan-parte-hartuko-duen-hurrengo-artista

| 2023ko Azaroaren 30a

Xare Álvarez Berakoetxea (Donostia, 1990) da Artea abian proiektuaren bosgarren edizioan parte hartuko duen hurrengo artista, aurrekoetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik eta Mikel Otxotekok parte hartu ondoren. Bere lanekin osatutako erakusketa 2024ko maiatzean jarriko dugu ikusgai museoko laborategian.

Xare Álvarezen ibilbidea eskulturaren esparruan garatu da. Gorpuzkera arineko objektuak eta materialak, forma malguak eta moldekagarriak, metatzeko eta biltzeko ariketa du abiapuntu. Azken batean, forma horiek aldatu egin daitezke, eta manipulazio, jabetze eta testuingurutik ateratzeko prozesuen mende jartzen ditu.

Artea abian ekimenaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea erraztea da. Erakusketarekin batera, gainera, katalogo bat argitaratuko da, elementu garrantzitsua zabalkunde tresna delako.

Programa honetako partehartzaileen aukeraketarako esparru geografikoa Gipuzkoako lurralde historikoa da, artistaren jatorri eta/edo jarduera leku gisa. Horrek esan nahi du artista hautagarriak direla lurraldean jaiotako edo hari lotutako pertsonak, lotura hori modu zabal eta irekian ulertuta.

Arte garaikidea sustatzeko ekimen honek Museo Bikoitza proiektuarekin bat egiten du San Telmo Museoan, non artistek San Telmoren bildumatik abiatuta lan egiten duten. Artea Abian egitasmoan parte hartzen dutenek ibilbide ez hain finkatua izan arren, bi proiektuek San Telmo Museoak euskal arte garaikidearekin duen konpromisoa indartzen dute. Halaber, haiekin lehian izatetik urrun, ekimen berri honek testuinguruari laguntzeko proiektuen eszena indartzen laguntzen du, espazio berri bat txertatuz. Proposamenak Kutxa Fundazioaren erakusketa aretoen programazioa ere osatzen du, eta lurraldeko arte sorkuntzarekin duen konpromisoa indartzen du.

Xare Álvarez Berakoetxea, Artea Abianen bosgarren edizioko artista

Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn eta École Nationale Supérieure des Beaux Arts-en (Paris). Duela gutxi, hainbat beka eta sari jaso ditu, hala nola INJUVE gazteen sorkuntzarako laguntzak, Guggenheim Bilbao Museoaren EGINBERRI beka, TBK-CAC La Synagogue de Delme truke-erresidentzia edo Gipuzkoako Artista Berrien Programaren ohorezko aipamena.

Erakusketen artean nabarmentzekoak dira Nudo, Urdimbre, Hilván, La Taller (Bilbo, 2023); Pulso, Altxerri Galeria (Donostia, 2022); Baginen bagara, San Telmo Museoa (Donostia, 2021); Un momento atemporal, Tabacalera (Madril, 2020); Canon, Sala Amadís (Madril, 2019); BiDosTwo, Azkuna Zentroa (Bilbo, 2018); Eginberri, Guggenheim Bilbao Museoa (2017); Orsal, Bel Ordinaire (Pau, 2017); Guéoir, Atelier del CAC La Synagogue de Delme (Delme, 2016); eta 15/32, Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 2016).


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.