artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Urdaibai Stopek auzitara eramango du itsasertzaren babesa murriztu izana

Agintariek "naturarekin erakutsitako mespretxu eta arduragabekeria" salatu dute

guggenheim-urdaibai-stopek-auzitara-eramango-du-itsasertzaren-babesa-murriztu-izana
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak egindako agerraldi bat. Arg/ RAUL BOGAJO - FOKU

Gotzon Hermosilla [BERRIA.eus]
| 2023ko Abenduaren 8a

Joan den azaroaren 21ean jakinarazi zuten Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioak murriztu zuela Urdaibaiko itsasertzaren babesa, Muruetako ontziolen eremuan (Bizkaia). Erabaki horrek bidea ireki zion Urdaibain eraiki nahi duten Guggenheim museoaren egitasmoari: izan ere, Kosta Legeak Muruetako eremuan itsasertzetik 100 metro baino gutxiagora eraikitzea eragozten zuen, baina, aldaketaren ostean, hogei metrora murriztu zen babes esparru hori. Orain, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak iragarri du auzitara eramango duela erabaki hori.

Plataformak salatu duenez, Kostaldeko eta Itsasoko Zuzendaritza Nagusiak txostenak eskatu dizkie babes eremua kudeatzeko ardura durten erakundeei, hots, Muruetako Udalari, Uraren Euskal Agentziari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari, baina erakunde horiek ez dute txostenik aurkeztu, eta eremu hori urbanizagarritzat jotzen duen udal plano bat izan dela aldaketa egiteko aintzat hartu duten agiri bakarra.

Aldaketaren ebazpenak urriaren 19ko data du, baina plataformak susmoa du erabakia askoz lehenago hartuta zegoela, eta udan zenbait hedabidetan agertutako informazioak aipatu ditu horren erakusgarri. Aldaketa "Guggenheim Urdaibai proiektua prestatzen ari diren sukalde berean" negoziatu dela uste du plataformak, "aldaketa egin ezean ezinezkoa bailitzateke proiektu hau osorik gauzatzea".

Gune zaurgarria

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak gogorarazi du esparru hori biosfera erreserbako gunerik kalteberena dela, eta babes eremu izendatua dela, habitat eta espezieen kontserbazio eta errestauraziorako. Halaber,agintariek "naturarekin erakutsitako mespretxu eta arduragabekeria" salatu du: "Babes neurriak nahien arabera moldatzen badituzte, zertarako da ingurumen babesa?".


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

l-urtu

[L]urtu

Myriam Gesalaga

Krisol aretoa (Zalla, Bizkaia)

2026ko Irailaren 09tik
2026ko Irailaren 20era

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

ahotsak

Ahotsak

Erakusketa kolektiboa

La Central (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 04tik
2026ko Urriaren 02ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.