artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Santos Iñurrieta margolaria hil da

73 zituela zendu da Gasteizko margolari garaikidea. Euskal eskolaren lekukoa hartuta, berrikuntza zabaltzeari ekin zion 1970eko hamarkadan.

santos-inurrieta-margolaria-hil-da
Santos Iñurrieta margolaria, 2017an Gasteizko Artium museoan aurkeztu zuen erakusketan. Arg/ JUANAN RUIZ, FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2023ko Abenduaren 12a

Santos Iñurrieta margolaria (Gasteiz, 1950) atzo zendu zen, 73 urte zituela. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen 1964tik 1967ra, etaabangoardiako artean murgildu zen laster. 1970eko hamarkadan balio estetikoen eta artegintzaren berrazterketaren ikur bilakatu zen, figurazio berriaren, abstrakzioaren eta informalismoaren iturrietatik edanda. 1971ko apirilean Gasteizko Udal Kutxako Kultura Aretoetan bakarkako lehen erakusketa egin zuenetik, Arabako eta Euskal Herriko abangoardia gaztearen ikuspegiarekin lotuta egon zen margolaria.

Euskal eskolaren lekukoa hartu zuen belaunaldiaren parte izan zen Iñurrieta —Gasteizen, Orain taldean bildu ziren belaunaldi horretako kideak, Carmelo Ortiz de ElgeaetaJuan Miegtartean zirela, besteak beste—, eta berrikuntza zabaltzeari ekin zion. Abstrakziotik abiatu zen haren lana, eta kutsu sozialagoa bereganatu zuen gero. Unibertso propio eta konplexu bat garatzea lortu zuen Iñurrietak, makina bat pertsonaia, animalia eta objektu zituzten koadroak margotuta.

Iñurrietak Donostiako Euskal Pinturaren VI. Sari Nagusiko sarietako bat eskuratu zuen 1973an. Garai hartan, pinturaren arauak baztertzen zituen, eta haren lanak engaiatuak ziren arlo sozialean. Ilustrazio kritikoaren formulari helduta, bizi zuen garaiari buruz hausnartzeko baliatu zuen artea. Finean, esperientzia artistikoa eta konpromiso soziala uztartu egin zituen Iñurrietak.

1980an Ortiz de Elgearekin batera jarri zituen bere lanak ikusgai, Tuteran (Nafarroa), eta, hurrengo urtean, Arteder Bilboko Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zituen, Ederti galeriaren bitartez. 1982an, bigarren saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea lehiaketan, eta, hurrengo urtean, Lanzarotera (Kanaria uharteak, Espainia) joan zen lan egitera. Handik itzultzean, figurazioari ekin zion gehienbat, eta 90eko hamarkadan kolore indartsuak nagusitu ziren haren lanetan.

"Margolari gisanaifsamarra naiz". Iñurrietak gisa horretan deskribatu zuen bere burua 2017an, Artiumen paratu zuen Ondo ibili azken erakusketaren aurretik egindako elkarrizketa batean.

Gasteizen jaio bazen ere, azken hiru hamarkadak Mallorcan igaro zituen (Herrialde Katalanak). Mediterraneoak busti zuen artista, eta Mallorcako argitasunak eragin handia izan zuen haren obran. Hala adierazi zuen Iñurrietak bere margolanen bilduma Artiumen aurkeztu zuenean: "Kontzientziarik ez duzun arren, gero eta gehiago sartzen zaizu. Beti gustatu zait kolorea grisa baino gehiago, eta Mallorcak indartu du gustu hori".

Polemikak zipriztinduta

1992ko abenduaren 11n, Mallorcara joan baino pixka bat lehenago, polemika handi batean murgilduta egon zen. Andre Maria Zuriaren plazan jarrita zeuden Agustin Ibarrolaren eskultura batzuen aurka jo zuen, Gasteizko Udalaren politika kulturalaren aurka protesta egiteko. Epaile batek "alarma soziala" ikusi zuen erasoan, eta Langraizko kartzelara bidali zuen. Pare bat egun geroago, aske utzi zuten. Gertaera hark eztabaida gordina piztu zuen euskal arte munduan.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

ura-besterik-ez

Ura besterik ez

Roberto Chartam

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 26tik
2026ko Irailaren 13ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.