artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Patxi Buldain artista abangoardista hil da

Korronte artistiko bakarrari lotu gabe egin zuen ibilbidea Buldainek, eta bere kasa esperimentatu zalea izan zen, batez ere. Bakarkako ehun erakusketa baino gehiago ondu zituen. 96 urterekin zendu da.

patxi-buldain-artista-abangoardista-hil-da
96 urterekin zendu da Patxi Buldain artista, sorterrian, Iruñean. BERRIA

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2024ko Urtarrilaren 24a

Munduari estu loturiko margolanaklantzenzituen Patxi Buldain artistak (Iruñea, 1927-2024), eta, hala, konplexurik gabeeta behatzen zuenetik gustukoa hartuaz,obretara ekarri zituenmundu espresionista, surrealista, onirikoa eta anarkista. Imitaziorik ez zen, ordea. Bere konturaikertzea, esperimentatzea, eta ematea; hori baitzuen maiteen Buldainek, libre aritzea, korronte artistiko bakarrari lotu izan beharrik gabe. Obren bitartez, sakon hausnartu zuen harremanez, giza irudiaz, sortzeko askatasunaz eta irudimenaz, besteak beste.18 urterekin hasi zen pintatzen, bide jardun emankorra izan zuen ordutik, eta 100 erakusketatik gora ondu zituen bere bizialdian. Atzo zendu zen, 96 urterekin.

"Ni ez naiz burgesak margotzen aritzen. Nire inguruan ez dago halakorik. Kale girokoa naiz ni: kalea da nire egongela. Asko begiratzen diot kaleko jendeari; nire jendea da". Halako adierazpenez beteta egon ohi ziren Buldainen azalpenak. Bizia zuen hitza, eta bizi mugitzen zen diziplinaz diziplina ere, arte adierazpide bakar bati ere sekula ukorik egin gabe. Eskultura, pintura, collageak eta grabatuak landu zituen horregatik, eta haren lan gehienetan igartzen da bitalismo hori.

Bakarturik aritzeagatik ere bada ezaguna Buldain."Mihise zuri bati aurre egiten dionean, bakartzea behar du, irudimenezko mundu batean sartzeko", azalduzion BERRIAriartistaren alaba Nuria Buldainek, 2019aren hondarrean. Haren esanetan, mihisearekin aurrez aurre jartzea"koadroaren eta haren arteko borroka baten" parekoa zen Patxi Buldainentzat, eta,horregatik, blokeo uneetan, lan bat utzieta beste bat hartzen zuen, beldurgabe.

1948an, armadari uko egin eta Frantzian erbesteratu zen Buldain. Horregatik, Paris oso presente egon da beti Buldainen lanetan eta hitzetan. Han ezagutu zituen bizi osorako markatuko zuten artisten lanak. Gaztaroa eman zuen han, eta gerora ere, 80 urteren bueltan, maiz izaten zuen ahotan. "Louvre eta museo handien kaleetan bizi zen jende diruduna orduan, eta han dena zen isiltasuna eta baretasuna. Bereizita ibiltzen dira beti dirudunak. Besteok ez, besteok hemendik hara etengabe, edonon, zarata batean, jauzika... Hori da niri beti gustatu zaidana".

Museo bat ere ireki zuen Uharten (Nafarroa). Bere artelanak erakutsi eta Nafarroako sorkuntzan eragiteko asmoz, 2005ean ireki zituen ateak Buldain fundazioaren eraikinak, eta hamaika artistaren lanak erakutsi zituzten bertan. Estu eman zuten denbora bat, eta Nafarroako Museoen Legeak, 2010ean, museo izendapenik gabe utzi zuen gunea. Urrituz joan ziren laguntzak ondorioz, eta 2012an itxi zituen ateak.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.