artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal artista garaikideen 27 artelan erosi dituzte museoek, Jaurlaritzak diruz lagunduta

Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin erosi dituzte hemeretzi euskal artistaren obrak. Artiumen bildu dituzte lanak.

euskal-artista-garaikideen-27-artelan-erosi-dituzte-museoek-jaurlaritzak-diruz-lagunduta
Edurne Ormazabal, Ramiro Gonzalez, Bingen Zupiria eta Beatriz Herraez gaur Artiumen, bilduma bisitatzen. Arg/ ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2024ko Otsailaren 14a

Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak hemeretzi euskal artista garaikideren 27 artelan erosi dituzte elkarrekin. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako ezohiko diru laguntza bat baliatu dute laugarren urtez bilduma partekatua eskuratzeko. Guztira, 200.000 euroko laguntza izan dute.

Hiru zentroek elkarrekin adostu dute zer obra erosi. Denera, kolektiboak kontuan izanda, hamahiru emakume eta hamar gizon sortzaileren lanak edo obra multzoak dira. Honako artista hauen artelanak dira: Xabier Salaberria, Maddi Barber, Marina Lameiro, Irati Gorostidi, Mirari Etxabarri, Xare Alvarez Berakoetxea, Pedro Oses, Juanjo Akerreta, Ainara LeGardon, Alvaro Perdices, Isabel Herguera, Naia del Castillo, Karlos Martinez Borboy, Fernando eta Vicente Roscubas, Mari Puri Herrero, Ismael Iglesias, Marisa Gonzalez, Jon Mikel Euba, Elena Aitzkoa, Beatriz Olabarrieta, Miguel Angel Gaueca eta Zuhar Iruretagoiena.

Erositako obrak aurkeztu dituzte gaur, Gasteizko Artium museoan. Izan ere, Artium da titulartasun publikoko funts horren egoitza, eta gainerako museoekin partekatuko du bilduma. Aurkezpenean izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria, Arabako ahaldun nagusi eta Artium fundazioko patronatuko presidente Ramiro Gonzalez, Artium museoko zuzendari Beatriz Herraez, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Miguel Zugaza eta Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabal. Bilduma partekatuan parte hartu duten hainbat artista ere izan dira aurkezpen ekitaldian.

Hautatutako piezek askotariko praktika artistikoekin dute lotura: besteak beste, margolanak, eskulturak, bideoak, instalazioak eta argazkiak daude. Jaurlaritzako Kultura sailburuak azaldu duenez, obrekin ondare historiko-artistiko publikoa "aberasteko eta eguneratzeko" bilduma osatu dute, eta, bidenabar, museoen eta arte garaikidean espezializatutako zentroen "lankidetza" indartzeko urrats garrantzitsua egin. Ideia berberean jarri dute azpimarra Zugazak eta Ormazabalek ere. Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariaren ustez, museoen eta instituzioen arteko "sintonia onaren" erakusle ez ezik, elkarlan aberasgarriaren "sintoma ona" ere bada bilduma. Ormazabal: "Erakusketa baten testuinguruan jaiotako obrek ziklo bat itxi dute, eta guztion ondare izatera igaro dira".

Historikoak eta gaur egungoak

Ibilbide eta diziplina askotariko artista garaikideen lanak erosi dituzte, baina ez da "belaunaldi bateko bilduma bat". Herraezek zehaztu zuenez, lanean diren euskal artista ugariren sormenari begiratu eta gaur egungo "polifonia globalaren" isla izan nahi du bildumak. Horrela, lengoaia ezberdinak ulertzeko funtsezkoak diren obra "historiko" batzuk bildu dituzte —Pedro Oses eta Juanjo Akerretak 1969an egindako Herido margolana, esaterako—, baina baita duela gutxi sortutako lanak ere —Naia del Castillok 2023an sortutako Cuerpo III artelana, kasurako—.

Museoaren bilduma aretoan paratu dituzte obrak, eta egile batzuek aukera izan dute euren lanei buruzko xehetasunak emateko. Beatriz Olabarrietak, esaterako, Faces izenburupean egin dituen bi bideo instalazioez jardun du. Hontz baten begia ageri da bideo batean, eta irudi distortsionatu bat bestean, eta haiekin "begirada disfuntzionala" irudikatu nahi izan duela azaldu du. Miguel Angel Gauecak zurez eta zeramikaz egindako Cupboard artelanak, berriz, "metalengoaia" du ardatz. Artistak kontatu duenez, artearen mekanismoak zalantzak jarri nahi izan ditu, familia, artisautza eta edertasuna ardatz hartuta.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.