artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Keinuak eta akzioak

Joan den larunbatean ordubetez itzali zituzten munduko monumentu askoren argiak, aldaketa klimatikoaren inguruan kontzientziak pizteko.

keinuak-eta-akzioak
Big Ben Lurraren Orduan, London. Arg/ Magnus D.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 28a

Planetaren Orduadeitzen da ekimena, eta 2007an hasi zen ospatzen, Sydneyn; ordutik mundu osora zabaldu da, eta telebistako kate guztietan harro erakutsi zuten nola itzaltzen ziren Bartzelonako Familia Sakratuko, Erromako Koliseoko edo Bilboko Arriaga antzokiko argiak. Ekimenaren bultzatzaileek beraiek keinutzat jotzen dute egitasmoa, onartzen dute urteko ordu batek ez duela gure planetaren egoera konponduko, baina egoeraren inguruan pentsarazi nahi dute, hori delako (haien hitzetan) aldaketarako lehen pausoa.

Ez nago keinuen kontra; ados nago keinuek indar handia izan dezaketela, gogoetak piztu ditzaketela, gai baten inguruan larritzen den jende atomizatuaren artean komunitate sentsazioa sor dezaketela. Baina keinuek ezin dute betirako iraun. Urtero-urtero errepikatzen diren keinuek akzioak bultzatzera eramaten ez badute, izan dezaketen indar guztia galtzen dute eta, are gehiago, akzioak ez burutzeko aitzakia eder bihur daitezke. Monumentuen argiztatzearena eredu zoragarria da: urtean behin ordubetez argiak itzaltzea eta ekologista konprometituaren domina zintzilikatzea oso erraza da, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira ekimenera gehitu diren erakundeak. Baina horietako zenbatek hartu dute argiztapen-politikei buruzko gogoeta sakonagoa egin eta aldaketa nabariak aplikatzeko erabakia?

Ondarearen mantentzea ez da beti jasangarria izaten. Artelanak, adibidez, tenperatura eta hezetasun maila antzekoan mantendu behar dira narriatu ez daitezen, aldaketa handirik gabe; horrek, noski, energia behar du. Erakusketa handiak ere ez dira oso ekologikoak izaten: lanak garraiatu behar dira, askotan kutsatzen duten materialetan bilduak. Izan ere, jasangarritasuna da azken boladan ICOM museoen nazioarteko elkarteak zein ondarearen inguruko beste erakunde batzuek lehenetsi duten gaia, esparru horretan badagoelako hobetzeko tartea.

Monumentuen argiztatzearena, aldiz, ez da sekula aipatzen, bere arrazoia ez delako kulturala, turistikoa baizik. Eta turismoa da erlijio berria, batez ere ondare aipagarria dagoen lekuetan: dogma onartu egiten da, galderarik egin gabe. Ez litzateke hain neurri zoroa monumentuak astean behin bakarrik gauez argitzea, esaterako; edo neguan bakarrik, argi ordu gutxiago denean, edo ilundu ostean ordubetez soilik. Edo hiriko monumenturik nabariena argitzea (Eiffel dorrea, adibidez) baina ez besteak. Edo pentsatzea monumentu horiek eraiki zirenean ez zegoela gaueko argiztapenik, eta euren esentzia originalean (ilunpetan) ikustea gauez.

Baina horiek akzioak dira, eta keinuak askoz merkeagoak dira.


tutti-frutti

Tutti Frutti

Erakusketa kolektiboa

Georges Pompidou galeria (Angelu, Lapurdi)

2026ko Ekainaren 13tik
2026ko Irailaren 19ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.