artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artea suntsitzeko arrazoiak

London, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek geldiarazi zuten arte.

artea-suntsitzeko-arrazoiak
Velazquezen Ispiluko venus, sufragistek sastakatua

Nagore Irazustabarrena Uranga [ARGIA.eus]
| 2024ko Apirilaren 10a

Ez zen artelan baten ez lehen eta ez azken erasoa izan. Halako kasuetan prentsak bandalismoaz hitz egin ohi du, baina ez da hitz zuzena. Bandalismoa ondarea inongo "arrazoirik" gabe suntsitzea da; ekintza horien atzean arrazoi erlijioso, politiko, sozial… bat dagoenean, aldiz, ikonoklasia esaten zaio.

Kontzeptu hori nagusiki erlijioari lotuta egon da historikoki. Antzinako Egipton, Akenaton faraoiak Amon jainkoaren irudiak suntsitu arazi zituen Aton jainkoaren gurtza ezartzeko. Halaber, Akenatonen agintaldia amaituta, ordena zaharra berrezartzeko, faraoi ohiak utzitako ondarea suntsitzen ahalegindu ziren; baina ez zuten guztiz lortu, hain zuzen, bere garaiko artelan batzuek iraun zutelako, esaterako, Akenatonen emazte Nefertitiren bustoa.

Ziurrenik, historiako ikonoklasia erlijioso ezagunena Bizantzioko VII. mendeko irudi kristauen aurkako erasoaldia izan zen, baina gerora ere kristauek, katoliko nahiz protestanteek, irudi erlijiosoak suntsitzeko ekintzak bultzatuko zituzten.

Arrazoi politikoek ere bultzatu dute ikonoklasia. Estatu frantsesan, 1789ko iraultzaren ondoren, Antzinako Erregimenaren sinboloak desagerrarazi nahian, eliza gotikoak 24 ordutan suntsitzeko makina eraikitzea pentsatu zuten –azkenean gauzatu ez zen arren–. Eta oraindik ere buruzagi politikoen estatuak suntsitu ohi dira han eta hemen.

Baina duela 110 urte sufragistek egindakoak aldaketa ekarri zuen ekintza ikonoklastetan. Ordura arte, artelanak berak –eta horiek irudikatzen zutena– suntsitzea zen helburua. Eta garaiko prentsak ere hala interpretatu zuen koadroaren aurkako erasoa: venus biluzia emakumeak objektutzat jotzea sinbolizatzen omen zuen eta horregatik suntsitu nahi izan zuten. Richardsonek berak ukatu zuen hori; koadroa ez zen jomuga, bitartekoa baizik. Sufragisten kausak arreta izan zezan sastakatu zuen venusa.

Azken urteetako artelan ezagunen aurkako erasoak ere atentzioa bereganatzea izan dute helburu. 2022ko urrian Londoneko National Galleryn bertan ekintzaileek zopa bota zioten Van Goghen Eguzkiloreak lanari, inflazioaren aurka protesta egiteko; koadroari ez zion kalterik eragin. Eta berriki ekintzaile ekologistek Da Vinciren Mona Lisa-ren aurkako enegarren ekintza egin dute, horri ere zopa botata; ekintzaileek ederki zekiten, babes-egitura medio, zopak ez zuela koadroa ukitu ere egingo.

Eta, hala ere, komunikabide askok bandalismotzat jotzen dute. Ahaztu edo ezkutatzen dute, ordea, artelanen espoliatzeak, merkatu beltzak eta espekulazioak ondare artistikoari askoz kalte handiagoa eragiten diotela, ekintza jakin horiek baino.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 03ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.