artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak, Baskegurrek eta EHU-k antolatutako hiri altzarien diseinurako lehiaketaren proiektu irabazlea aukeratu dute

Lehiaketa honek ekipamendu publikoak diseinatzeko sorkuntza eta berrikuntza sustatzen du, eta, material jasangarri gisa, egurraren erabilera azpimarratzen du.

tabakalerak-baskegurrek-eta-ehu-k-antolatutako-hiri-altzarien-diseinurako-lehiaketaren-proiektu-irabazlea-aukeratu-dute

Tabakalera
| 2024ko Ekainaren 10a

Lehiaketaren lehen edizio honetan, Maider de la Fuente eta Lucía Pardos Ariasen "Replantearse para adaptarse" egitasmoa izan da irabazlea, eta 2.000 euroko saria jaso du. Hiru erakundeek osatutako epaimahaiaren iritziz, "egitasmo honetan proposamena –forma aldetik lasaia– eta ideien sakontasuna izan dira bereizgarriak. Ingurune guztia elementu bakarrarekin antolatzeko gaitasunak erakusten du heldutasun handia eta materialaren trataera egokia". Adeitasun formalaz haratago, "Replantearse para adaptarse" lana prozesu integral baten emaitza da; egurren erabilera maximizatzen du, hondakintzat jo daitezkeen zatiei beste bizitza bat eskainiz. Egitasmoan erabili diren fabrikazio digitalerako teknikak konbinatzeak agerian utzi dizkigu egurra erabiltzeko modu berritzaile berriak.

"Replantearse para adaptarse" ("birplanteatzea egokitzeko", euskaraz…) egitasmoa Tabakalera eraikineko bigarren solairuko atondo izango den horretan jarriko da –egun Medialabeko atari gisa erabiltzen den espazioan– eta 30 bat pertsona hartu ahal izango ditu harrerarako, atsedenerako eta ikasketarako leku honek, betiere sorkuntza garaikidea eta arte eta kulturaren hedapena helburu dituen zentro honen testuinguruarekin bat datozenak. Egitasmoa gauzatzeko Joel Banús, Oriol Galí, Alex Ahedo eta María Díazen laguntza jasoko dute sortzaileek.

Saritutako beste egitasmo batzuk

Irabazleaz gain, bi proposamenek eskuratu dute ex aequo accesita, 500 euroko sari banarekin. Lehena Raquel Irizar Ocinaren "Prisma Hexagonal" lana da; geometria bakarraren errepikapenaren bidez egitura konplexu bat sortzen du. Hainbat garaierako prisma hexagonalak errepikatuz lortzen den antolakuntza topografikoa bereziki aberatsa da, eta ingurunearen baldintzei egoki erantzuten die. Accesitarekin saritutako bigarren proposamena Iker Iturralde Minteguiren "Lo-Construyendo dos mundos" lana da; bitarteko mugatuak izan arren, indar formal handia du ezaugarri egitasmo honek. Sabaitik zintzilikatutako argi eta elementuekin lortutako espazioaren antolakuntza dotorea da; orain dagoen espazioa errespetatzen du, eta bereziki nabarmena da zintzilikatutako zirkuluen eta bertan dauden mahaien arteko erlazioa.

Era berean, epaimahaiak aipamen bereziak eskaini dizkie beste hiru egitasmori: Louis Fräntzki, Aaron Knaak, Mattea Müther eta Wanda Glöckner-en "All in One Plate" lanari, Alex Ahedo Tapia eta María Díaz Gonzálezen "Biltzen" egitasmoari eta Aitor Monje Lópezen "Contra Corrientes" proiektuari. Lehiaketaren maila igotzen lagundu duten proposamen horiek erakutsi duten berrikuntzak eta sorkuntzak nabarmendu ditu.

Baskegur, UPV/EHU eta Tabakalera arteko lankidetza

BASKEGUR Euskadiko Egurraren Elkartearen eta EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren lankidetzarekin Tabakalerak antolatutako lehiaketak xede du ekipamendu publikoetarako esku-hartzeetan sorkuntza eta berrikuntza sustatzea, eta enfasi berezia ematen zaio PEFC jasangarritasun-ziurtagiria duen hurbileko egurra erabiltzeari.

Tabakalera eta BASKEGUR arteko aliantza lehena da egurraren balioa azpimarratzera bideratutako ekimen multzo batean; horietan egurra produktu jasangarritzat jotzen da, eta paper funtsezkoa du etorkizuneko diseinuan eta eraikuntzan. Lankidetza hori ez da soilik sorkuntzaren eta berrikuntzaren promozioan aurrerapauso bat, baita elkarrekin hartutako konpromiso bat ere, tokiko garapena eta ekonomia zirkularra sustatzen duten praktika jasangarriekin. Basogintza-kudeaketa jasangarri batetik datozen materialek ziurtatzen dute klima-aldaketa arintzea, deforestazioaren aurkako borrokan laguntzea eta nekazaritza-guneen bizi-kalitatea hobetzea nahiz despopulazioa prebenitzea.


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.