artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sinadura bilketa abiatu dute Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuaren kontra

SEO-Birdlifek eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak antolatu dute egitasmoa. Nazioartekoa da, eta 1.300.000 sinadura biltzea dute helburu.

sinadura-bilketa-abiatu-dute-urdaibaiko-guggenheim-museoaren-proiektuaren-kontra
Arg/ Alex Uriarte

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2024ko Uztailaren 22a

Urdaibain (Bizkaia) eraiki asmo duten Guggenheim museoaren kontra direnek beste salaketa bide bati ekin diote: sinadura bilketa bat abiatu dute. Zehazki, SEO-Birdlife erakundeak eta Guggenheim UrdaibaiStop herri plataformak sortu dute ekinbidea. Haren bitartez, Salomon R. Guggenheim fundazioari eskatuko diote bertan behera utzdezala proiektua, eta, hala, "uko egin diezaiola Urdaibaiko biosfera erreserbaren suntsiketari", sustatzaileek zehaztu dutenez.

Azaldu dutenez, sinadura bilketa nazioartekoa da. Euskal Herriko mugez kanpoko sinadurak erejaso nahi dituzte. Izatez, helburua da 1.300.000 biltzea osotara. Kopurua ez dute ausaz aukeratu, gainera: Bilboko Guggenheim museoak urtero jasotzen duen bisitari kopurua da hori, hain justu ere. Esteka honetan parte har daiteke.

Egitasmoaren berri emateko plazaratutako oharrean, Urdaibaiko Guggenheimen kontrako plataformek tinko kritikatu dute museoaren proiektua, beste behin. Esaterako, prozesuari dagokionez, salatu dute instituzioek ez dietelaaditu herritarrei, haien iritziak ez direla aintzat hartu. Bestalde, museoa eraikitzeak Urdaibaiko biosfera erreserbari zer-nolako kaltea eginen liokeennabarmendu dute, irmo. Are, aldarrikatu dute erreserba "berez" dela museo bat, "dibertsitate biologikoz, kulturaz eta historiaz betea". Hori hala, nabarmendu dute museoa eraikitzeak kalte larri eta itzulezinak eraginen lituzkeela, "turismoak dagoeneko gainezka egin duen eskualde batean".

Salatu dutenez, bai Bizkaiko Foru Aldundiak eta baita Espainiako Gobernuak ere "behin eta berriz" ahaztu dute zona hori babestu behar dela. Horregatik, sinadura bilketa abiatu dutenek instituzio horiei eskatu diete men egiteko Europako araudiari eta "alternatibak bilatzeko", tokiko biztanleei parte hartzeko modua emanezhorretarako.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.