artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Espetxe-zigorra eman diete Ekiloreei eraso egin dieten bi aktibistei

Hilabetetako espetxe-zigor betea ezarri diete bi ekintzaile ekologista britainiarrei. Bi militanteen zigorraren berri ukan eta ordu gutxira, Just Stop Oil-eko beste hiru ekintzailek National Gallery-ko Van Gogh-en bi Ekilore zipriztindu dituzte.

espetxe-zigorra-eman-diete-ekiloreei-eraso-egin-dieten-bi-aktibistei
© Just Stop Oil

Jatorria: JournalDesArts
| 2024ko Urriaren 24a

2022ko urriaren 14ko auziak Just Stop Oil-eko bi ekintzaileak zigortu zituen, Londresko National Gallery-n gordetako Van Gogh-en Ekiloreak serie ospetsuko margolana zipriztindu izana egotzita. Justizia britainiarrak espetxe betera zigortu zituen bi hondatzaileak 2024ko irailaren 27an. Phoebe Plummer-ek (23 urtekoa), bi urte beteko ditu kartzelan eta Anna Holland-ek (22 urtekoa), hogei hilabete. Phoebe Plummer-i jada 3 hilabeteko kartzela-zigorra eman zioten 2023ko azaroan, eremu publikoan andeatzeak egiteagatik.

"Saldak berina zeharka zezakeen", adierazi zuen Christopher Hehir, kasua daraman epaileak. "Zenbait pertsonek halako delituak errepikatzen badituzte, Epaitegiak mezua helarazi behar du (...) onartezina dela erakusteko, eta errateko horrek ezin duela segitu", azaldu zuen Quentin Hunt Eco-activists telebista kateko legelariak.

Ekintza burutu denean, berinaz babestua den margolanak ez du inolako kalterik pairatu. Haatik, tomate-jusak, urre koloreko koadroa hondatu zuen eta 10 000 libera esterlinako konponketa gastuak eragin. BBC-ren arabera, museoak 28 000 libera esterlina erosi zuen koadroa 1999an.

Bi militanteak 2022ko urrian auziperatuak izan ziren. Just Stop Oil taldeak Erresuma Batuan hidrokarburoen ustiatzea gelditzeko eskatuz egindako ekintza-kateko katebegietako bat zen burutu zutena. Aske utzi zituzten, baina, museora berriz ez sartzeko baldintzapean.

Greenpeace taldeak justiziaren erabakia gaitzetsi eta gobernu britainiarrak militanteak estigmatizatu izana salatu du. "Koadro bati kalte arinak eta margolanari batere kalterik eragin ez dion ekintza batentzako zigor zurruna eta neurriz kanpokoa da. Gobernu horrek ekintza baketsuak zapaltzeko duen joeran urrats ilun bat gehiago da", salatu du Will McCallum Greenpeace UK-ko zuzendariorde exekutiboak.

2024ko uztailean, Christopher Hehir epaileak Just Stop Oil-eko buruzagia eta lau militante ekologista 5 urteko presondegira zigortu zituen, 2022an Londresko ingurabidearen blokeoa antolatzea leporatuta. Lora Johnson (38 urte), ordea, 2024ko maiatzaren 14an zuriturik gelditu zen Scotland Yard-eko seinale batean margo laranja botatzeagatik, Just Stop Oil-ek argitaratutako oharrean irakur daitekeenez.

Bi militanteen zigorraren berri ukan eta ordu gutxira, Just Stop Oil-eko beste hiru ekintzailek National Gallery-ko Van Gogh-en bi Ekilore zipriztindu dituzte.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.