artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Carmelo Ortiz de Elgea margolaria hil da

Bere paisaiengatik eta obra koloretsuagatik egin zen ezagun pintore gasteiztarra, Euskal Herriko artista nabarmenetako bat bilakatzeraino. 80 urterekin zendu da.

carmelo-ortiz-de-elgea-margolaria-hil-da
Carmelo Ortiz de Elgea, bere margolanetako baten ondoan, 2016an, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 2025eko Urtarrilaren 14a

"Natura da nire pinturaren motor nagusia". Carmelo Ortiz de Elgeak (Gasteiz, 1944) sarritan eraman zuen naturaren aldakortasuna bere margolanetara. Paisaiak marrazten hasi zen, eta, bere ibilbide luzean alde batera utzi bazituen ere tarteka, sarri itzuli izan zen paisaiak irudikatzera. "Naturan besteko aberastasunik ez dut beste inon ikusten, eta ezta han bezainbesteideiariketa aldaketarik ere. Natura oso bortitza da. Naturaren aurpegi latz, gordin eta ikaragarri hori interesatzen zait. Dramatismo hori. Oso sakonheltzen zait". Bere obra koloretsuengatik nabarmendu zen pintorea, euskal artistarik garrantzitsuenetako bat bilakatzeraino. Gaur zendu da, 80 urterekin, eta obra oparo bat utzita, haren alaba Dorleta Ortiz de Elgea pintoreak sare sozialen bidez jakinaraziduenez.

Gasteiz ondoko Aretxabaleta herrian igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa —gerora ere bertako pabiloi handi batean margotu izan zituen bere koadroak—;bere kasa ikasi zuen pintatzen. Gerora osatuko zuen ibilbide luzean, natura bezalaxe, aldakorra izan zen haren pintatzeko modua ere. Hain zuzen, paisaiak pintatuz hasi zuen bere bidea umetan. Ondoren, 1960ko hamarkadan, Arabako Orain taldea bultzatu zuen beste hainbat artistarekin batera, eta bestelako bideak esperimentatzen ere hasi zen. "Sorpresa bilatu dut beti. Ez ideia bat eduki eta hura islatzea, baizik eta margotu ahala sortzen dena harrapatzea. Horregatik egin ditut hainbeste estilo aldaketa. Gauza berriak bilatzeagatik; oihalean sorpresa topatzeagatik", aitortu zuen margolariak 2016an, Bilboko Arte Ederren Museoak eskaini zion atzera begirako erakusketa zabalaren aurkezpenean. Haren lau hamarkadako ibilbidea laburbiltzen zuten50 pieza handi jarri zituzten orduan ikusgai.

1970eko urteetan margolan koloretsu eta ia abstraktuak landu zituen, eta, abangoardiakohainbat estiloprobatu ondotik, krisi sasoi batean sartu zen 1980ko hamarkadan. Haurtzaroko irudietan topatu zuen bolada horretatik ateratzeko bidea, eta paisaiak irudikatzeari heldu zion berriro. Tarte batez abandonatu zuen figurazioari ere orduan heldu zion atzera. Eta bere ibilbidea osatuz segitu zuen handik aurrera, margolan handiaksortuz sarritan. Bilbon ikusgai egon zirenen modukoak. Orduko hartan aitortu zuenez, handi aritzea maite baitzuen berak."Naturaren antza izan dezaten da hori. Zuhaitz bat marraztean, adibidez, ez dut ñimiño irudikatu nahi; kasik-kasik bere dimentsio osoan nahi dut, bere handitasunean".



macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.