artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Koyo Kouoh izendatu dute Veneziako Biurtekoko zuzendari

Hegoafrikako Zeitz MOCAA-ko zuzendariak gidatuko du 2026ko biurtekoa, Adriano Pedrosa-ren segida harturik.

koyo-kouoh-izendatu-dute-veneziako-biurtekoko-zuzendari
Koyo Kouoh. Arg/ labiennale.org

Jatorria: JournalDesArts
| 2025eko Urtarrilaren 20a

Veneziako Biurtekoko administrazio kontseiluak 2024ko azaroaren 5ean izendatu zuen Koyo Kouoh arte bisualen sektoreko zuzendari, eginkizun berezi batekin: 2026ko Nazioarteko Arte Erakusketaren 61. edizioaren zuzendaritza bermatzea.

Koyo Kouoh Kamerungo Duala hirian sortu zen 1967an. Gero Suitzan hezi zenez, hainbat hizkuntza menperatzen ditu: frantsesa, alemana, ingelesa eta italiera. Suitzan negozioen administrazio eta finantza ikasketak eta Frantzian kultur kudeaketa prestakuntza eginik, Dakarrera aldatu zen 1996an. 2008an RAW Material Company sortu zuen: arteari, ezagutzari eta gizarteari zuzendutako gunea, erakusketa eta artistentzako egonaldi leku bilakatzen dena.

2019an Hegoafrikako Lurmutur Hiriko Zeitz Museum of Contemporary Art Africa (Zeitz MOCAA) Afrikako arte garaikidearen museo handieneko zuzendari izendatu zuten. Kouoh-ren zuzendaritzapean, museoak komisariotza-taldea sendotu zuen, administrazio kontseilua ireki eta artistentzako egonaldi programak ezarri zituen.

Kouoh zenbait hezkuntza eta arte programaren zuzendari izan da, besteak beste Londres eta New Yorkeko 1-54 arte ferian, eta documenta 12 (2007) eta documenta 13 (2012) komisariotza-taldeetan parte hartu zuen.

2024an Veneziako Biurteko Adriano Pedrosa zuzendariaren segida hartu zuen. Kouoh izendatuz, Biurtekoak ikuspegi "kuratorial" orotariko eta inklusibo baten aldeko engaiamendua erakusten du. Honakoa esan zuen Kouoh-k bere izendapenaz: "Ohore handia da aitzinekoen urratsak segitzea; aitzineko zuzendari artistikoenak eta hortik erakusketa bat osatzea, zeina, agian, gaur egun bizi garen munduarentzat zentzuzkoa izanen baita - eta bereziki sortu nahi dugun munduarentzat."

1895ean sortutako Veneziako Biurtekoa munduko arte garaikideko erakusketa ospetsuenetakoa izanik, herrialde orotako artistak eta bisitariak erakartzen ditu. Bukatu berri den 2024ko edizioak 700.000 bisitari izan ditu.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.