artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak ikerketarako egoitzen deialdia zabaldu du

Nafarroako Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.

uharte-zentroak-ikerketarako-egoitzen-deialdia-zabaldu-du

| 2025eko Martxoaren 17a

Deialdiak, partekatutako kultura-ekoizpen esperientzietan nola harremantzen garen ikertuko duten proiektuak erakarri eta hartu nahi ditu. Baita bertzeekin egiteko moduak ikertuko dituzten proiektuak ere, kultura bitartekaritza prozesu bezala ere ezagutzen den sortze garaikidetik.

Hautatutako proiektuak nafar lurraldearen barruan testuinguru zehatz batean kokatzea bilatzen da eta kokatuko den komunitaterako izanen den ikerketa-ekintza prozesu bat egiten lagunduko dien kolektibo edo agente zehatz bat proposatzea eskatuko zaie.

Egoitzetako bat bertakoa den pertsona edo kolektiboei zuzendua dago (Nafarroan jaio edo bizi direnak) eta bertzea estatu-mailako pertsona edo kolektiboei.

Egoitzak iraun bitartean, proiektua garatuko duten egoiliarren lana Uharte Zentroaren lan-ildoen garapen kontzeptual edota praktikoekin lotzea espero da.

DATAK

  • Deialdiaren itxiera: 2025eko apirilaren 1ean.
  • Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean eginen da.
  • Egoitzaren iraupena 8 astekoa izatea aurreikusten da, 2025eko iraila eta azaroa artean.

ZER ESKAINTZEN DA

  • Egoiliar bakoitzarentzat 3.000€ (zerga eta atxikipenak barne) ordainsari eta dieta kontzeptu bezala.*
  • Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua eta joan-etorriko bidaia bere bizitokitik Iruñara.*
  • Uharte Zentroan lan egiteko tokia, erabilgarri dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.*
  • 500€ ekoizpen kontzeptu bezala.
  • Proiektuaren garapenean Zentroko lantaldearen segizioa, baita agente eta proiektu ezberdinak ezagutzeko laguntza ere, egoiliarrak ala nahi badu.


*Kolektiboen kasuan (hainbat pertsona haien artean forma juridikorik gabe), eskainitako zerbitzuak kolektiboak hautatutako pertsona bati emanen zaizkio edo kolektiboarekin adostutako moduan banatuko dira.

Oinarriak osorik hemen


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.