artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esther Ferrer Tabakalerako plaza berrirako bere obra amaitzen ari da

Obrak, Esther Ferrer artistak hiriari dohaintzan emango dionak, hiriaren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura indartu eta artea espazio publikoan kokatzen du.

esther-ferrer-tabakalerako-plaza-berrirako-bere-obra-amaitzen-ari-da
Esther Ferrer, atzean, Ula Iruretagoienarekin. Arg/ Tabakalera

| 2025eko Azaroaren 28a

Esther Ferrer artista donostiarra Abiadura Handiko Trenaren (AHT) geltokia eraikitzearen ondorioz sortutako plaza berriari ongietorria egingo dion instalazioa amaitzen ari da egunotan. Obra gune horretarako sortu da bereziki, eta egileak dohaintzan emango du. Artistaren Zenbaki lehenen poema serieko pieza bat da eta Sophie Germain (1776-1831) matematikari frantziarra omentzen du. Zeramikazko zoru-instalazio bat da, kolore urdina eta berdea dituena (Ferrerren hitzetan, Donostia identifikatzen duten koloreak dira). Obra Tabakalerako bigarren solairurako sarbidean ipiniko dute, eta hiri-ingurune berriaren erreferentziazko elementu artistikoa izango da.

Tabakalerak eta Donostiako Udalak lagundu dute proiektua, eta obra hori plaza berrian kokatzeak duen balio sinbolikoa nabarmendu dute. Ferrerren atzera begirakoak inauguratu zuen Tabakalerako erakusketa-aretoa 2019an, eta zentroko erakusketarik bisitatuenetako bat izan zen. Orain, berriz, hiriak sorkuntza garaikidearekin duen konpromisoa indartzeko pieza iraunkor bat sortu du.

Aurreikusitakoaren arabera, plaza berriaren egokitzapena eta instalazioa datorren urtearen hasierarako egongo dira amaituta.

Artistaren biografia

Esther Ferrer (Donostia, 1937) funtsezko figura da arte garaikidean. ZAJ taldeko kidea izan zen 1967tik 1996an banatu zen arte, eta 70eko hamarkadaz geroztik ibilbide sendoa egin du instalazioak sortzen, argazkigintzan eta zenbaki lehenei lotutako lanetan. Espainiaren ordezkaria izan zen Veneziako Biurtekoan (1999), eta, besteak beste, Arte Plastikoen Sari Nazionala (2008), Gure Artea Saria (2012), Velázquez Saria (2014) eta Donostiako Urrezko Danborra (2022) jaso ditu.

irudi galeria

esther-ferrer-tabakaleran-arg-tabakalera
esther-ferrer-zenbaki-lehenen-olerkia-arg-tabakalera

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.