artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Degasek eginiko eta orain arte ezagutu gabeko margolan bat autentifikatua izan da

Michel Schulman, XIX. eta XX. mendeetako margolanen adituak, Edgar Degas artistaren margolan berri bat autentifikatu duela jakinarazi du. Artistaren garai italiarrekoa litzateke, 1856 eta 1860 artekoa. Margolana, adituak sortutako Edgar Degasen katalogo arrrazoinatu digitalizatuan sartu da. Egiazko bertsioa bilduma partikular batean dago.

degasek-eginiko-eta-orain-arte-ezagutu-gabeko-margolan-bat-autentifikatua-izan-da
Edgar Degas. Italiar Gaztea. ©D.R. bilduma partikularra.

JdAren artikulutik itzulia
| 2025eko Abenduaren 5a

Obra, 1858-1859 inguruan pintatutako erretratua da, tamaina handikoa (153 x 105 cm), Jeune Italienne (italiar gaztea) izenekoa, litekeena da Castiglioneko kondesa izatea. Emakume gazteak konposizioaren erdian agertzen da, jantzi sinple batean, eserita eta gogoetan. Pertsonaia argiztapen handian badago ere, atzeko planoa halako iluntasunean murgilduta dago. Hala ere, atzealdeko paretan sable batzuk ikusten dira, gela arma-saloi bat izan litekeela adierazten lezakeena. Pintura oso haztatu eta itxura orokorrean zirriborratua dago, Degasen modernitatearen etorreraren seinale, Parisera itzultzen ari zen garaian.

Michel Schulmanek Erromako Emmebi Diagnostica Artistica laborategiarekin eta Boloniako Unibertsitatearekin lankidetzan aritu da margolana autentifikatzeko. Sinaduraren estilistikaren, oihalaren eta egituraren azterketa guztiek susmo berdinera bideratzen dute. Margolana Antonio La Rocca bildumatik dator, 1940 eta 1970 artean Parisen zeuden italiar margolarien lanez osatutako bilduma. Adituarentzat, argudio gehigarri bat da obraren jatorria ziurtatzeko.

Autentifikazioa ziurta daitekeela dirudien arren, pertsonaiaren identitatea aldiz ez daiteke hain ziurtzat jo. Izan ere, oso arrasto gutxi dago, eta ez dago frogarik Castiglioneko kondesa denik. 1837an jaio zen, Virginia Oldoini izenarekin, eta 1855ean Frantziara bidali zuten Italiaren aldeko kexa Napoleon III.ari aurkezteko. Horren ondoren, haren maitalea izan zen eta 1858 eta 1861 bitartean Turinen bizi izan zen. Adituaren arabera, horixe izan daiteke, Degas han izanik, biak elkar ezagutzeko aukera.

Margolanean, emakume gaztea "digitus rigidus"-a edo hatz erakuslea zuzen mantenduta. Hori Virginiaren Oldoini buruzko Pierre-Louis Piersonen hainbat argazkitan ikus daiteke. Bien elkarlanak 500 argazki baino gehiago ekarri zituen, eta horrek Virginiari gehien argazkiratutako Parisko emakumearen titulua balio izan zion. Beraz, oso ongi liteke, bestela ere, Degasek argazki horien batetik inspiratzea. Hala bada, Virginia Oldoiniren gaztaroaren erretratu bakarretakoa izango litzateke, eta ez ofizial bakarrenetakoa ere bai. Adituaren arabera, fisikoagoa baino psikologikoagoa den erretratu bat da, eta horregatik atzeko dekoratuak arma-gela baten itxura hartua luke.

Degasek Napolin, Erroman eta Italian zehar hainbat margolan egin zituen. Gehienak erretratu oso edo italiar erako bustak ziren, baita familia-erretratuak ere, hala nola La Familia Bellelli margolana. Michel Schulmanek, 2024an jada, Degasen pastel bat autentifikatu zuen, Éloge du maquillage izenekoa.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.