artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Diplomazia

Trumpek AEBetako boterea berreskuratu duenetik asko hitz egiten ari da diplomaziaz. Alde batetik, mehatxuz mehatxu ari delako presidentea bere politika ekonomikoa eraikitzen. Eta, bestetik, Ukrainako gerraren inguruan duen jarreragatik, non egun batean Zelenskiri diktadore deitzen dion, hurrengoan hori esan duenik gogoratzen ez duela adierazten duen, eta biharamunean munduko komunikabide guztien aurrean errieta egiten dion ukrainarrari.

diplomazia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 20a

Ez da nazioarteko politikan aditua izan behar ondo kudeatutako diplomaziaren garrantzia ulertzeko, helburu eta ikuspegi desberdinak dituzten giza taldeen elkarbizitza ahalbidetu nahi bada behintzat.

Pradales lehendakariak gogoeta bera egin duela dirudi, aurreko astea AEBetan bidaian eman baitu, euskal enpresen eta industriaren alde lan egiten. Bere adierazpenetan ez du zuzenean bertako presidentearen kontra hitz egin, baina ulertarazi du lan egiteko eta adostasuna lortzeko moduak bilatu behar direla akordioetara iristeko, denon hobe beharrez. Ekonomiaz ari zen, noski. Kulturarekiko ikuspegi erabat desberdina du.

Hain zuzen, bidaiaren parte New Yorkeko Guggenheimera bisita egitea izan da, Urdaibain ireki nahi den museoari buruzko informazioa emateko. Zorionekoak New Yorkeko Guggenheimekoak: guk baino gehiago dakite jada, Euskal Herrian ez baitzaigu esan nolakoa izango den museo hori eta zein helburu kultural dauzkan. Izan ere, esan zaiguna kontrakoa da, proiektua ez dagoela oraindik onartuta eta "ebaluazio prozesuan" dagoela. Bide horren barnean entzute prozesu bat jarri zuten abian, eta horretaz ere mintzatu da Pradales.

Lehendakariak esan du entzute prozesua ez dela loteslea –hori aurretik ere bagenekien– eta Bilbon Guggenheim eraiki zenean ere jende asko kontra egon zela. Jende horrek guztiak hasierako iritziak jan behar izan zituela eta hasieratik alde egon zela esaten duela gaur, lotsatuta. Alegia, Pradalesek aditzera eman du entzute prozesua iruzur hutsa dela, bi helburu dituelarik: kasu egin zaiela sentiaraztea parte hartzaileei, hasieratik erabakia zegoena berdin egingo bada gero ere; edo, are, kontra dagoen jende horri guztiari ulertaraztea oker daudela, Guggenheim zoragarria izango dela Busturialdearentzat, euren inteligentzia txikiak hori ikusten uzten ez badie ere.

Alegia, entzute prozesu deitu duten horretan, kontra daudenek alde daudenen argudioak entzun behar dituzte, boterea eta arrazoia dutelako. Alde daudenek, aldiz, ez dute ezer entzun beharrik; entzuten dutenarena egin behar dute, besterik ez, tentelei begira irribarre egin bitartean, pazientziaz josita. Egia esan, narraskeria apur bat gutxiago erakutsi du lehendakariak, baina, estrategia aldetik, ez diot Trumpekiko desberdintasun handirik sumatzen.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.