artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Captives' instalazio artistikoa, Tabakaleratik Herbehereetara

Vive le cinéma! erakusketarako Dea Kulumbesgashvili zinemagileak sortutako instalazio artistikoa, Tabakaleratik Herbehereetako zinema jaialdira joango da

captives-instalazio-artistikoa-tabakaleratik-herbehereetara

| 2023ko Urtarrilaren 16a

Tabakalerak Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldian (IFFR) parte hartuko du Dea Kulumbegashvili zinema zuzendari georgiarraren pieza artistiko batekin. Tabakalera IFFRn egotea bi erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da, eta Dasatskisi/Beginning (2020) filmarengatik eta Donostia Zinemaldiko beste hiru sari nagusirengatik Urrezko Maskorra irabazi zuen zuzendariak bere Captives lana Rotterdamgo Zinemaldiko Art Directions programan aurkeztea ahalbidetuko du. Programa horrek urtero biltzen du zinemaldiarekin batera egiten diren instalazio artistikoen, emanaldien eta erakusketen programa.

Tabakaleraren eta IFFRren arteko lankidetzari esker, Kulumbegashvili hiru urteren ondotik itzuliko da bere opera prima estreinatu zuen zinemaldira, baina oraingoan ez du film batekin egingo, baizik eta artistak Tabakalerak eta Amsterdamgo Eye Film Museumek elkarrekin, eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, ekoitzitako Vive le Cinéma! erakusketan sortutako eta aurkeztutako bere lehen instalazioarekin.

Captives ikus-entzunezko instalazio inmertsibo gisa diseinatuta dago, ikus-entzuleak pantailako pertsonaia baten espazioan intimoan, sartzera gonbidatzen dituena, eta Rotterdamgo WORM kultur zentroan erakutsiko da urtarrilaren 25etik aurrera, 2023ko IFFR jaialdiaren inaugurazioarekin bat eginez.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.