artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sineran

Pazko asteko opor egunak baliatu ditut aspalditik begiz joak nituen toki batzuk bisitatzeko. Ez daude modako ibilbide turistikoetan, eta, horregatik, lasaiak izaten dira. Horietako bat Kataluniako Arenys de Mar da.

sineran
Madolaren zenbait obra Areniseko hilerrian. Arg/ Areniseko udala.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 8a

Maresme eskualdeko kostako herri koskor xamarrean ez dago turistak erakartzeko ezer berezirik, baina, artearen ikuspuntutik begiratuta, badago jakin-mina pizteko moduko proiektu interesgarri bat. Hain zuzen, herriko kanposantuan Salvador Espriu poeta katalanaren hilobia dago, ezin zitekeen besterik izan, haren lanik ospetsuenetako bat El cementeri de Sinera izeneko poema liburua izanda. Sinera sarritan erabili zuen Espriuk Arenys herriari omen egiteko, herriaren izena atzekoz aurrera irakurria Sinera baita.

60ko hamarkadan Espriuk El Llibre de Sinera poema liburua argitaratu zuen, eta handik gutxira Raimon musikariak liburuan oinarritutako Cançons de la roda del temps diskoa argitaratu zuen, Joan Mirok pintatutako azalarekin, bide batez. Raimonen kontzertu batean ezagutu omen zituen Madola (Maria Angels Domingo Laplana) artistak Espriuren hitzak; ordutik, testuei bueltak ematen omen dabil. Aipatutako azken liburu horrek 40 poema jasotzen ditu, eta zeramikaz egindako eskulturetara eraman ditu Espriuren hitzak Arenysekokanposantuan kokatzeko, idazlearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzeko 2013an. Beraz, ibilbide artistiko ederra egiteko aukera eskaintzen digu Mediterraneo itsas aurrean dagoen mendi muino gaineko hilerriak.

Ez da ohikoa 40 eskultura publikoz osatutako multzo bat topatzea, ezta hiri handietan ere, eta are gutxiago isiltasunez eta bakez betetako kanposantua bezalako toki batean. Espriuren poemetan lurrari, herriari eta heriotzari buruzko hausnarketa egiten denez, hilerria ez da uste bezain txarra arteari tokia egiteko. Bestalde, ia kanposantu guztiak izan dira artearen euskarri, batez ere eskulturarentzat, piramide, dolmenedo cromlechetatik hasi etaXX. mendeko hilobien eskulturaraino, artea heriotzari lotuta egon da historian zehar. Madolaren hilarriak harreman horren lekuko dira, eta aspaldiko ohiturekin bat egiten dute: oroimenaren aztarna izatea.

Iaz Kataluniako Generalitateak Artisautzaren sari nazionala eman zion Madolari. Poztu nintzen, 2024an artistak 80 urte bete zituelako, baina, beste alde batetik begiratuta, haserretu ere egin nintzen, artearen sari nazionala merezi zuelako. Artisautzari garrantzirik kendu gabe, Arenyseko hilerrian nenbilela horrelako eskultura proiekturik nekez topa genezakeela pentsatu nuen. Buztina lantzen duelako eman diote artisautza saria? Emakumea delako eman diote artisautza saria? Bi ezaugarriak elkartzen dituelako izango da? Pentsaezina izango litzateke Txillidari artisautzaren saria ematea, nahiz eta 1980an Lurrak izeneko buztinezko eskultura multzoa Parisen erakutsi.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

josturak

Josturak

Arrese Elena

Torre Luzea (Zarautz, Gipuzkoa)

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.