artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte Ederren Bilboko museoak BBK VI. Artearen Ibilbidea 2025 aurkeztu du

Seigarren edizio honetan, Historiak leloak hainbat artistaren eta hainbat garai eta teknikatako 38 lanen aukeraketa bideratu du –pintura, collagea, akuarela, eskultura, kartela, argazkigintza eta bideoa–, eta José Luis Merino Gorospe museoko Antzinako Arteko kontserbadorea izan da komisarioa.

arte-ederren-bilboko-museoak-bbk-vi-artearen-ibilbidea-2025-aurkeztu-du
Ana-Laura Alaez, Tximeletak (fotograma)

| 2025eko Maiatzaren 7a

Alde batetik, arteak era guztietako historiak bisualki adierazteko duen gaitasunean eta, bestetik, museoko bildumen aberastasunean oinarrituta, BBK Artearen Ibilbidearen proposamen berriak ibilbide heterogeneo eta askotarikoa eskaintzen du mendebaldeko artean zehar, historian zehar izaera eta jatorri ezberdineko iturri literarioetan inspiratu diren egileekin.

Greziar eta erromatar Antzinatetik datozkigu, hurrenez hurren, Tito Livio eta Ovidioren kontakizunak, Lukrezia nobleari eta Europa printzesari buruzkoak, XVI. mendean Alemaniako Errenazimentuko protagonistetako bat izan zena, Lucas Cranach "Zaharra" eta Martin de Vos flandestarra inspiratu zituztenak. Biek ihes egiten diete gaiaren alderdi labainenei, bi biluzi femenino eder margotzeko. Iraganeko garai batekiko lilura erromantizista Korintoko Apoloren tenpluaren hondakinen bidez ere iristen da guregana; Isabel Baquedanok margotu zuen tenplu hori, joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Greziara eta Italiara egindako bidaia baten ondoren, eta Idoia Montónek erliebe asiriar zeremoniala ekarri zuen gogora, artistak 2019ko Kurdistan bisitatu ondoren.

Zalantzarik gabe, historiako libururik hedatuenak, Bibliak, hartzen du edizio honetako hautaketaren zati handi bat, Itun Zahar eta Berriko kontakizun eta protagonisten irudikapenekin: Eva, Francisco Durrioren zeramikazko medailoi ederrean (1908); Noeren kutxa (XIII. mendea), erromaniko katalanekoa; Orazio Gentileschiren Judit eta Holofernes (c. 1605-1612); edo/eta José Echenagusíaren Sanson eta Dalila (1887). Batzuetan, kezka dinastikoak gainditzen dituzte, hala nola lan hauetan: Lot eta bere alabak (c. 1628), hori ere Orazio Gentileschirena; Francisco Gutiérrez Cabelloren Kapritxo arkitektonikoa, Moises uretatik salbatua (c. 1653-1655); eta Mari Puri Herreroren Jakoben ametsa (1982). Beste batzuetan, fede-frogak interpretatzen dituzte, Pedro Orrenteren Isaaken sakrifizioa (c. 1616) eta Domenico Violaren Job eta bere seme-alabak (c. 1650) lanetan gertatzen den bezala.

Bibliarekin batera, kontakizun hagiografikoek ospe handiko pertsonaiak jasotzen dituzte, hala nola Alexandriako Santa Katalina, Sofonisba Anguissolak XVI. mendearen amaieran irudikatua, eta San Sebastian, Andrés Nagelek pop estetikaz betetako collage batean lau mende geroago landua.

Emakume historikoek, Kleopatra edo Joana Arc-ekoa kasu, eta garaikideek ere, Marilyn Monroe aktoreak adibidez, mito kategoria lortu dute, eta, horrela, toki nabarmena dute imajinario kolektiboan eta arte bisualetan.

Literaturari eta libretoei sobera erreparatu die pinturak, eta horrela ulertzen dugu Tristan eta Isolda (Heriotza) mihisea (1910), zeinean Rogelio de Egusquizak Richard Wagner konpositore alemaniarraren obrarekiko miresmena adierazten duen. Era berean, Anselmo Guinea margolari bilbotarra Antonio Trueba bere herrikidearen ipuin ospetsuek islatzen duten mundu atseginaz kutsatu zen bere Idilioa Arratian lanean (1889).

Azkenik, intimitateko kontakizunak ere biltzen ditu ibilbideak. Artistek ni garaikidearen konplexutasuna azaltzen dute, beren irudia argazkien eta ikus-entzunezkoen euskarri gisa erabiliz. Hori da Ana Laura Aláezen eta haren Tximeletak (2004) bideoko bi fotogramen kasua, baita Itziar Okarizen Variation sur la même t'aime (1992) argazkiarena ere.

BBK Artearen Ibilbidea

2020az geroztik, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea museoaren hedapena eta hezkuntza bere egoitzatik harago eramaten ari da, kultura artistikoa sustatzeko eta espazio publikoetan duen ondarearen aberastasuna ezagutarazteko.

Horretarako, edizio bakoitzean, bildumako obrak fideltasun handiz erreproduzitzen dituzten panel batzuez osatutako gailu mugikor berri bati forma ematen zaio. Irudiekin batera, lan bakoitzaren iruzkinak irakur daitezke euskaraz eta gaztelaniaz; eta ingelesezko bertsioarekin ere doan deskargatu daitezke QR kode baten bidez.

Horrez gain, ekimen honek Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak egindako bitartekaritza-programa bat eskaintzen du. Programa horrek bisita komentatuak eskaintzen dizkie ikastetxeei eta kultura-elkarteei, eta erakusketa ikustera hurbiltzen diren pertsonen kontsultei erantzuten die.

Hauek izan dira aurreko bost edizioetako ibilbidearen proposamen tematikoak:

  • 2020 Bildumako maisulanak
  • 2021 ABC Bilboko Museoaren alfabetoa
  • 2022 Emakumeak museoan
  • 2023 Bizkaiari begira
  • 2024 Haurtzaroa artean

Aurten ere, BBK Banku Fundazioaren eta udalen laguntzarekin, maiatzaren 6tik (Bilbo) abenduaren 7ra (Durango), Bizkaiko 31 herritan egingo da ibilbidea.

Artisten zerrenda (teknikaren arabera eta ordena kronologikoan)

Margolanak

  • 1. Anonimo katalana, Noeren kutxa, XIII. mendearen azken herena
  • 2. Anonimo aragoiarra, San Antonioren tentaldiak, XV. mendearen azken laurdena
  • 3. Pere Nicolau, Andre Mariaren zazpi bozkarioen erretaula (Deikundea), c. 1398
  • 4. Lucas Cranach "Zaharra", Lukrezia, 1534
  • 5. Martin de Vos, Europaren bahiketa, c. 1570-1575
  • 6. Sofonisba Anguissola, Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588
  • 7. Orazio Gentileschi, Judit eta haren neskamea Holofernesen buruarekin, c. 1605-1612
  • 8. Orazio Gentileschi, Lot eta bere alabak, c. 1628
  • 9. Pedro Orrente, Isaaken sakrifizioa, c. 1616
  • 10. Vicente Castelló, Alexandriako Santa Katalinaren martirioa, c. 1617
  • 11. Jacob Jordaens, Satiroa txirula jotzen (Jupiterren haurtzaroa), c. 1639
  • 12. Francisco Gutiérrez Cabello, Kapritxo arkitektonikoa, Moises uretatik salbatua, c. 1653-1655
  • 13. Domenico Piola, Job eta bere seme-alabak, c. 1650
  • 14. Abraham Mignon, Lore girlanda, c. 1675
  • 15. Luis Paret, Maitasunaren garaipena Gerraren aurrean [I], 1784
  • 16. Friedrich Rehberg, Kain c. 1791-1795
  • 17. José Echenagusía, Sanson eta Dalila, 1887
  • 18. Rogelio de Egusquiza, Tristan eta Isolda (Heriotza), 1910
  • 19. Anselmo Guinea, Idilioa Arratian, 1889
  • 20. Julio Romero de Torres, Poesiaren Venus, 1913
  • 21. Isabel Baquedano, Eszena Korintoko Apoloren tenpluan, 1980
  • 22. Mari Puri Herrero, Jakoben ametsa, 1982
  • 23. Juan José Aquerreta, Deikundea, 1979
  • 24. Alberto Rementería, Deikundea, 2006
  • 25. Jesus Mari Lazkano, Gianbolognaren omenez, 1991
  • 26. Idoia Montón, Sakrifizioa II, 2021

Collagea

  • 27. Andrés Nagel, 89019, 1989

Kartelak

  • 28. Dorothea Fischer-Nosbisch, Tentaldia goian bizi da, 1960
  • 29. Eugène Grasset, Joana Arc-ekoa, Sarah Bernhardt, 1890
  • 30. Barbara Baranowska, Possession, 1981
  • 31. Suzan Pitt, Txirula magikoa, 1983
  • 32. April Greiman, Los Angeles Olympic Games, 1984
  • 33. Paula Scher, Veneziako merkataria, 1996

Eskultura

  • 34. Nemesio Mogrobejo, Ugolino, 1908-1909
  • 35. Francisco Durrio, Evaren ametsa, c. 1908

Argazkia eta bideoa

  • 36. Alberto Schommer, Egipto, 2001
  • 37. Itziar Okariz, Variation sur la même t'aime, 1992
  • 38. Ana Laura Aláez, Tximeletak (bi fotograma), 2004

2025eko ibilbidearen datak eta herriak

  • Bilbo, maiatzak 6-12
  • Barakaldo, maiatzak 13-19
  • Santurtzi, maiatzak 20-26
  • Karrantza, maiatzak 27-ekainak 2
  • Gueñes, ekainak 3-9
  • Portugalete, ekainak 10-16
  • Trapagaran, ekainak 17-23
  • Abanto-Zierbena (Las Carreras), ekainak 24-30
  • Balmaseda, uztailak 1-7
  • Getxo, uztailak 8-14
  • Plentzia, uztailak 15-21
  • Bermeo, uztailak 22-28
  • Mundaka, uztailak 29-abuztuak 4
  • Bakio, abuztuak 5-11
  • Gorliz, abuztuak 12-18
  • Gernika, abuztuak 19-25
  • Busturia, abuztuak 26-irailak 1
  • Turtzioz, irailak 1-7
  • Gamiz-Fika, irailak 8-14
  • Sestao, irailak 15-21
  • Gordexola, irailak 22-28
  • Artea, irailak 29-urriak 5
  • Ugao-Miraballes, urriak 6-12
  • Etxebarri, urriak 13-19
  • Basauri, urriak 20-26
  • Amorebieta-Etxano, urriak 27-azaroak 2
  • Artzentales, azaroak 3-9
  • Sopuerta, azaroak 10-16
  • Berriz, azaroak 17-23
  • Markina, azaroak 24-30
  • Durango, abenduak 1-7

dear-deer

Dear Deer

Maider Garayo

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 06tik
2026ko Apirilaren 12ra

ipar-hegora

Ipar-Hegora

Leo Burge

Uribitarte40 (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Otsailaren 20etik
2026ko Apirilaren 06ra

lizarrara-bidaia

Lizarrara Bidaia

Pedro Salaberri

Gustavo de Maeztu (Lizarra, Nafarroa)

2026ko Martxoaren 10etik
2026ko Ekainaren 07ra

mundu-zabala-3

Mundu Zabala #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

2025eko Abenduaren 13tik
2026ko Apirilaren 18ra

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

Mar. 12 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

Mar. 12 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

Mar. 06 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

ezjakintasuna

Ezjakintasuna

Mar. 05 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

muga-bigunen-testurak

Muga bigunen testurak

Mar. 05 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.