artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Perlikultura

Perla bat da Viviane Straub-ek Azpeitiko udal erakusketa aretorako prestatu duen Textile mostra. Inguruko ibaiertzetako landareen adar eta hostoetan korapilatuta zeuden oihal hondakinak jaso ditu eta bizitza berria eman die, josiz zein ehunduz, bere hitzetan, "zauririk estali gabe".

perlikultura
Foru Ibilbideko erakusketa aretoan ikusgai dauden artelanetako bat. Arg/ Aitziber Arzallus

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 28a

Alde batetik, piezen tamaina handiek hondamendi ekologikoaren neurria ematen dute; bestalde, oihalgintzaren gaineko gogoeta bultzatzen du mostrak, zatiki horiek jasan dituzten prozesuetan pentsarazita. Ehungintza gizakia bezain zaharra da, baina azken mendean jasan duen gainekoizpen industrial kapitalistaren ondorioz, oihalak egitearen prozesuaren ikuspegia erabat galdu dugu, eta erabili eta botatzeko logikaren araberamaneiatzen ditugu. Strauben artelanek alderdi zaindu eta eder bat duten arren, hurbiletik begiratuta degradazioaren markak erakusten dituzte argiki. Gure gizartearen zauriak, edo gure gizarteak eragindakoak, estali gabe.

Badira perla naturalak, baina iristen zaizkigun gehienak kultibatu egiten dira, eta hori da Strauben erakusketaren kasua. Eibarren finkatutako artistak Azpeitiko Dinamoan izan zuen erresidentzia batetik jaio zen lana. Perla haztegietan bezala, non perlen garapena herritarren begietatik at gertatzen den, kaletik aldenduta dagoen eraikin baten ateen atzean gauzatzen dira Straubenaren motatako proiektuak. Lan egiteko diru txikia, eta espazioa eta denbora ematen zaie Dinamoan artistei, ostrei harea tanta bat eta denbora ematen zaien bezala.

Azpeitiko Dinamoa hiriburuetatik urrun dagoen arte produkzio zentro handi bakarra da, eta horrek ere bere garrantzia markatzen du, ez baita ona kultur adierazpen guztiak hirietan zentralizatzea. Baina aurrera egitea kostatzen ari zaio: iaz Jaurlaritzako Sorgune deialditik kanpo utzi zuten, oso beharrezkoa zuen diru iturri bat moztuz. 54.000 euro inguru jaso zituen aurreko bi urteetako bakoitzean Dinamoak Sorgunetik, kantitate umila dirudiena perla haztegi batentzat, ene ustez. Martxan dihardu eta Textileda horren erakusle, baina zenbat denboraz eta zelako oparotasunez jarraitzeko indarra izango ote du, are tantarik gabe?

Bitartean, Jaurlaritza gune erraldoia planifikatzen ari da Euskal Herriko beste landa eremu batean: Urdaibaiko Guggenheim. Honen kostua 130 milioi eurokoa da, eta oraindik ez dago argi arte perlak haziko dituen edo lanak erakustera mugatuko den. Paradoxetako bat da, hain zuzen, bertako perlak hazteko errekurtsoak jango ote dituen erakusleihoak.

130 milioi euroko aurrekontua onargarritzat daukan erakunde bati oso merke iruditu beharko litzaioke Dinamoak behar duen papurra. Eta Viviane Strauben erakusketa ikusita, argi dago baliabide horiek bikain erabili direla. Egin dezagun, beraz, perlikulturaren alde.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.